Berriak Lehendakaritza
Eu

Zuzenean ezagutu du lehendakariak Nahiko Hezkidetza Programaren esperientzia nolakoa izaten ari den eskoletan

2015.eko apirilak 29
  • Iñigo Urkulluk Getxoko Gobela ikastolara egin du bisita, EAEn 2013-2015 bitartean Nahiko programa jarraitzen ari diren 23tako bat   
  • Ikasleek eta irakasleek beraiek azaldu diote zein unitate didaktiko eta material erabiltzen ari diren  

Iñigo Urkullu Lehendakaria Getxoko Gobela Ikastolan izan da gaur eta bertan ikasleen eta irakasleen eskutik zuzenean ezagutu ahal izan du zer nolakoa izaten ari den Emakundek bultzaturiko Berdintasuna, Errespetua eta Indarkeriarik eza lortzeko Nahiko Hezkidetza Programaren esperientziaren aplikazioa. Lehen Hezkuntzako maila guztietan probatu da programa 2003. Urtetik hona, 110 ikastetxetan eta 6.000 ikasle ingururekin. Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, eta Carmen García, ikastetxeko zuzendariak lagunduta, Lehendakariak zuzenean ezagutu ahal izan du ikasleen geletan bertan zeintzuk diren Nahiko programan erabiltzen ari diren unitate didaktikoak eta materialak, eta ikasleen eta irakasleen azalpenak jaso ditu. 

2013-2015 ikasturtetan 23 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako bi mila neska mutil  parte hartzen ari dira programa honetan. Hauetako ikastetxe gehienek Nahikon parte hartzeko eskaera 2013an Hezkuntza Sailak Hezkidetzarako eta hezkuntza sisteman genero indarkeria prebenitzeko Plan Zuzendariaren barruan egindako deialdiaren bitartez egin zuten. 

 Nahiko Berdintasuna, Errespetua eta Indarkeriarik eza lortzeko programa da eta bere oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Helburu nagusia neska eta mutilen ahalmenak modu integralean garatu ditzaten lortzea da, rol eta estereotipoak alde batera utzita.  

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2015.eko apirilak 29

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari conoce de primera mano la experiencia del Programa Coeducativo Nahiko en las aulas http://t.co/XP0dBHJzZE

  • ana
    2015.eko apirilak 29

    pues me alegro mucho @iurkullu usd con los niños me recuerda a fabra

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)