Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritza Espainiako gobernuak 2012ko abenduan kendu zuen aparteko ordainsaria itzultzen hasiko da

2015.eko apirilak 28
  • Neurriak 70.000 bat langileri eragingo dio, bai eta 2012ko uztailaren 1aren eta abenduaren 31ren artean euskal administrazio publikoan lanean aritu zen langile orori ere.
  • 50 milioi euroko eragina izango du aurrekontuetan.
  • Eusko Jaurlaritzak salatu du Konstituzio Auzitegiak euskal langile publikoei 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ordaintzea debekatu zionetik bi urte eta erdi igaro direla, eta oraindik ebatzi gabe dagoela auzia.

Euskadiko Administrazio Publikoko langileek, bihar, asteazkena, apirileko soldata-orriarekin batera kobratuko dute Espainiako Gobernuak, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez, 2012an kendutako aparteko ordainsariaren % 25. 2012ko uztailaren 1aren eta abenduaren 31ren artean sortutako aparteko ordainsariaren 44 eguni dagokie, eta aurrekontuetan 50 milioi euro inguruko eragina izango du. 

Erabakiak euskal administrazio-publikoan lan egiten duten 70.000 pertsonei eragingo die.  Eusko Jaurlaritzak automatikoki ordainduko die kopuru hori 2012ko uztailaren 1etik abenduaren 31 arte lanean aritu zirenei, nahiz eta orain elkarren arteko kontratu-harremanik ez egon. Dagokien pertsonek edo haien oinordekoek ordainketa jasotzen ez badute, Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean herritarrei artatzeko zerbitzuaren bidez eskatu ahalko dute: 012 telefono zenbakian, www.euskadi.eus web orrian edo hiru hiriburuetan dauden bulegoetan.

KONSTITUZIO AUZITEGIA

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du 2012ko abenduaren 12an Konstituzio Auzitegiak probidentzia (*) bat eman zuela, non Eusko Jaurlaritzari espresuki debekatzen baitzion euskal langile publikoei aparteko ordainsaria ordaintzea.

Bi urte eta erdi igaro dira, eta Konstituzio Auzitegiak ez du gaiaren inguruko epairik eman; horregatik, Eusko Jaurlaritzak eskatu dio epaia lehenbailehen ebaztea, euskal langile publikoek 2012ko aparteko ordainsari osoa berreskuratu ahal izateko.

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko apirilak 29

    Cumplis los que Rajoy desde el Gobierno de Madrid os manda. Podiais haber abonado toda la paga, sin aplicar recortes, como asi lo han hecho otras Instituciones como Diputación de Gipuzkoa y el Ayuntamiento de Donostia, pero el Gobierno Vasco ha preferido RECORTAR y castigar a los trabajadores y trabajadoras.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)