Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Eusko Jaurlaritzak Nepalen izandako lurrikararen biktimekin elkartasuna adierazten du eta Kanpo Arazoetarako eta Kooperazio Ministerioarekin kontatua etengabekoa dela jakinarazi du

2015.eko apirilak 26

Eusko Jaurlaritzako bozeramale Josu Erkorekak Nepalen gertatutako lurrikara dela eta Gobernuaren atsekabea eta kezka adierazi ditu. Jaurlaritzaren zoritxar natural honen biktima guztiekin elkartasuna eta babesa jakinarazi nahi izan du 

Josu Erkorekak Eusko Jaurlaritza oso kezkatuta dagoela esan du eta biktimen datuen inguruko ahal den informazio guztia izateko Kanpo Arazoetarako eta Kooperazio Ministerioarekin kontaktua etengabekoa dela adierazi du. Oraindik, Eusko Jaurlaritzak ezin du baieztatu ezta ezeztatu ere Euskadiko biktimak dauden ala ez.

Dena den, Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak informazio zehatza era ofizialean konfirmatu ahal bezain pronto zabaltzeko konpromisoa hartu du.  

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)