
Euskadiko Herri Administrazioan familia eta lana bateratzeko formula gisa finkatzen ari da telelana
- 100 langile hasi dira berek aukeratutako tokitik lan egiten: iaz baino %20,5 gehiago.
- Hau da telelangilearen profil ohikoena: emakumea, 41 eta 50 urte artekoa, eta A talde profesionaleko kidea, hots, Goi Mailako Teknikarien kidegokoa.
- IVAP da telelanean langile gehien izango dituen erakundea, atzetik, hurrenez hurren, Osasun Saila eta Herri Administrazio eta Justizia Saila dituela.
Eusko Jaurlaritzak telelanerako aukera abiarazi du aurten ere; hala, lana eta familia bateratzeko aukera eman die Euskal Administrazio Publikoko 100 langileri. Iazko aldean, aurten gora egin du telelangile kopuruak; %20,5, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak langile publikoen lan-baldintzak hobetzeko duen konpromisoaren erakusgarri.
Telelanaren bitartez lan egiteko baimena dutenek beren sailetako arduradunekin adostuko dute zenbat denboraz arituko diren telelanean, baita telelana noiz hasiko eta bukatuko duten ere. Epe hori ez da inola ere urtebete baino luzeagoa izango, hori baita onar daitekeen epe luzeena.
Langileek askatasun osoz aukeratu dezakete nondik egin lan. Hori bai, ezinbesteko baldintza da Interneteko konexio ona izatea. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak informatikako ekipamendua eta beharrezkoa softwarea finantzatuko ditu.
Langileek online ikastaro bat jaso dute telelanean hasi aurretik.
TELELANGILEAREN PROFILA
Aurten, gizon baino emakume gehiago arituko da telelanean.
Sexuaren araberako banaketa
SEXUA |
EHUNEKOA |
EMAKUMEAK |
66 (% 66) |
GIZONAK |
34 (% 34) |
Adinari erreparatzen badiogu, zera ikusiko dugu: telelanaren aldeko apustua egin duten langileen artean, 41 urtetik 50era bitartekoa da adin tarte ohikoena, 45 langilerekin. Aldiz, 60 urtetik gorako 3 langile besterik ez da telelanaren bidez arituko datozen hamabi hilabeteotan.
Adinaren araberako banaketa
ADINA |
LANGILEAK |
31 ETA 40 ARTEAN |
24 |
41 ETA 50 ARTEAN |
45 |
51 ETA 60 ARTEAN |
28 |
60 BAINO GEHIAGO |
3 |
Datozen hilabeteetan telelanaren bidez lan egingo duten Euskal Administrazio Publikoko langile gehienak –% 85, hain zuzen ere– A talde profesionaleko kideak dira, hau da, goi mailako teknikarien kidegokoak.
Talde profesionalaren araberako banaketa
TALDE PROFESIONALAK |
LANGILEAK |
A TALDEA (GOI MAILAKO TEKNIKARIAK – LIZENTZIATUAK) |
85 |
B TALDEA (ERDI MAILAKO TEKNIKARIAK − DIPLOMATUAK) |
7 |
C TALDEA (ADMINISTRARIAK) |
7 |
D TALDEA (LAGUNTZAILEAK) |
1 |
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea izango da telenean langile gehien izango dituen erakundea, hogeita hiru guztira. Jarraian, hurrenez hurren, Osasun Saila eta Herri Administrazio eta Justizia Saila daude.
ERAKUNDEAREN/SAILAREN ARABERAKO BANAKETA
SAILA |
EMAKUMEAK |
GIZONAK |
GUZTIRA |
HERRI ADMINISTRAZIOA ETA JUSTIZIA |
6 |
4 |
10 |
GARAPEN EKONOMIKOA |
4 |
3 |
7 |
ENPLEGUA |
6 |
3 |
9 |
HEZKUNTZA |
6 |
3 |
9 |
OGASUNA |
1 |
|
1 |
LEHENDAKARITZA |
3 |
3 |
6 |
INGURUMENA |
5 |
4 |
9 |
OSASUNA |
11 |
5 |
16 |
SEGURTASUNA |
1 |
|
1 |
LEHIAREN EUSKAL AGINTARITZA |
1 |
|
1 |
EMAKUNDE |
4 |
1 |
5 |
IVAP |
17 |
6 |
23 |
HABE |
|
2 |
2 |
LANBIDE |
1 |
|
1 |
GUZTIRA |
66 |
34 |
100 |