Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzak Euskobasoa2020 aurkeztu du

2015-04-24

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Peli Manterolak, EUSKOBASOA2020, EAEko baso espezieen hobekuntzarako plana egiteko ibilbide-orria aurkeztu du.

Proiektu hau, baso sektore jasangarri bat izateko Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuortzaren apustuaren inguruan kokatzen da.

EUSKOBASOA2020 planak sektorearen berregituratzea lortu nahi du euskal basoen egurraren dibulgazioan, ikerketan eta ezagutzan aurrera egiteko ekimenen bitartez

Orain arte egin diren ekimen garrantzitsuenak, lehenengo eta bigarren eraldaketa industriari ematen ari zaion laguntza, biomasari buruzko ekimenak, obra publikoetan bertako egurraren erabilera sustatzea, Baskegur elkartearen egituratzea eta sektorearen nazioartekotzea, dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)