Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak eta Monika Hernandok Gernikako bonbardaketaren 78.urteurrena gogoratzeko ekitaldietan parte hartu dute

2015.eko apirilak 26

Gaur Gernikako bonbardaketaren 78 urteurrena betetzen da eta Eusko Jaurlaritzak, Josu Erkoreka bozeramaile eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandoren bitartez, hau gogoratzeko egin diren ekitaldietan hartu du parte. 

Goizean, Josu Erkoreka eta Monika Hernando Udalak Lizeo Antzokian antolatutako Bakea eta Berradiskidetzaren aldeko XI. Gernika sari banaketaren ekitaldian izan dira. Edizio honetan Mohamed Abdelaziz, Frente Polisarioaren fundatzaileari eta Carlos Martín Beristain, mediku eta gizarte soziologian doktoreari eman diote saria. 

Arratsaldean Jaurlaritzako bi ordezkariak Zallo hilerrian izango den  bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta lore eskaintzara joango dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Eurosare2015
    2015.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Josu Erkoreka y Monika Hernando participan en los actos de conmemoración del 78º... http://t.co/HpKelkpjfh

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)