
Josu Erkorekak eta Monika Hernandok Gernikako bonbardaketaren 78.urteurrena gogoratzeko ekitaldietan parte hartu dute
Gaur Gernikako bonbardaketaren 78 urteurrena betetzen da eta Eusko Jaurlaritzak, Josu Erkoreka bozeramaile eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandoren bitartez, hau gogoratzeko egin diren ekitaldietan hartu du parte.
Goizean, Josu Erkoreka eta Monika Hernando Udalak Lizeo Antzokian antolatutako Bakea eta Berradiskidetzaren aldeko XI. Gernika sari banaketaren ekitaldian izan dira. Edizio honetan Mohamed Abdelaziz, Frente Polisarioaren fundatzaileari eta Carlos Martín Beristain, mediku eta gizarte soziologian doktoreari eman diote saria.
Arratsaldean Jaurlaritzako bi ordezkariak Zallo hilerrian izango den bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta lore eskaintzara joango dira.
-
2015-04-26
Comentario de Twitter:
Irekia - Josu Erkoreka y Monika Hernando participan en los actos de conmemoración del 78º... http://t.co/HpKelkpjfh



