Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzan deitutako grebaren Jaurlaritzaren balorazioa

2015.eko apirilak 24

Sindikatuek Osakidetzan deituriko grebaren bigarren jardunaldiaren balorazioa egin dute gaur goizean Jon Etxeberria zuzendari nagusiak eta Jose Maria Armentia Giza Baliabideetako zuzendariak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan. Grebaren eragina jasan duten pertsonei barkamena eskatu diete berriro ere eta, aldi berean, bidegabetzatjo dute sindikatuek pazienteei kalte egiten dien estrategia berriz erabili izana.

Adierazi dutenez, gaur, orain arteko grebaren jarraipena % 9,43(e)koa izan da.Horrez gain, azaldutakoaren arabera, goizean ez da gertakaririk izan. Gauean eta goizean lan egin behar zuten 19.835 langileetatik 1.726(e)k bat egin dute lanuztearekin, eta 18.109 lanean aritu dira. Hona hemen grebari buruzko datuak, lurralde historikoen arabera:

  • Araban:  % 6,02     
  • Bizkaian: % 11,78
  • Gipuzkoan: % 7,55

Lan-kategoriei dagokienez, hurrengo hau izan da jarraipena:

  • Sendagileak: % 4,7
  • Erizainak: % 10,1   
  • Gainerako langileak: % 13,2

Bestalde, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak adierazi du “gutxieneko zerbitzuak ezartzea Eusko Jaurlaritzaren betebeharra baino ez da, hain zuzen ere, pazienteek osasun arreta egoki eta kalitatezkoa daukatela bermatzeko. Eta egun bi hauetan ezarritakoak, beti bezalakoak izan dira. Azken hamabost urteetan ezarritako berdinak, alegia. Asteburu batekoak.”

Bestalde, egun hauetan ere, jarduera berezirik programatu denik ukatu du eta berriro ere negoziaziorako deia luzatu egin du « Euskadiko herritarrei errespetua zor diegu, denok merezi dugulako justifikatuta ez dauden gatazkarik gabeko Osakidetza publikoa eta kalitatezkoa edukitzea. Negoziazioa irekita dago, baina sindikatuei eskatu nahi diegu sen ona eta dialogorako benetako nahia izan dezatela. Gure eskaintza, zehatza eta errealista, mahai gainean dago oraindik», esan du.

Bestalde, Osakidetzako zuzendari nagusiak eskerrak eman dizkie Osakidetzako profesional gehienei, erakutsitako konpromisoagatik. «Gaur ere normaltasunez lan egiteko aukera eman digute. Profesionalak dira gure balio preziatuena. Beren lanari eta konpromisoari esker, kalitatezko zerbitzu publikoa ematen dugu, eta herritarrek oso ondo balioesten dituzte», azaldu du. Gainera, Jon Etxeberriak gehitu du Osakidetzako profesionalek aintzat hartu  dutela Zuzendaritzak sindikatuei egindako eskaintza “ Gehienek, egin dugun ahalegina eta proposamena begi onez ikusi dute. Ez dugu inor lanera etortzera behartu. Profesional bakoitzak erabaki du lanean egotea pazientearekiko duen konpromsioagatik”.

Gainera ez deritzogu bidezko ez eta arduratsu ere sindikatuek Osakidetzako lan-baldintzak eta zerbitzuen kalitatea nahasteari. Areago, Osasunari, emaitzei, lehen mailako arretaren balorazioari, irisgarritasunari, tratuari, instalazioen erosotasunari eta abarri buruzko adierazleen arabera, Osakidetzaren osasun-laguntzaren kalitatea ez da jaitsi. «Ez da murrizketarik egin Osakidetzaren zerbitzuetan, eta egunero ahalegintzen gara halakorik izan ez dadin», esan du.

Azkenik, sindikatuei negoziaziora deia luzatu die. «Euskadiko gizarteak mobilizaziorik gabeko Osakidetza merezi du, horregatik, akordioa lortu arte jarraituko dugu lanean», erran du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)