Berriak Osasuna
Eu

Sindikatuek gaur, apirilak 23, deituriko grebaren eraginaren inguruko behin betiko datuak

2015.eko apirilak 24

Sindikatuek gaurko deitutako grebak hiru txandetan izan duen jarraipena zenbatu ondoren, parte-hartzea % 7 (e)koa izan da. Hala, hiru txandetan lan egin behar zuten 24.513 pertsonetatik, 22.787 beren lanpostuetara joan dira eta 1.726 berriz, ez.

Kategoria profesional ezberdinen arabera, ordea, medikuen artean %3,8 lanuztetan parte hartu du, %6,4 erizainen artean eta beste kategorietan parte hartzea %11,1-koa izan da

 Lurraldeei erreparatuta, jarraipena honako hau izan da:

           

            Araba            %5,4

            Bizkaia          %8,5

            Gipuzkoa      %5,6

 

Osakidetzako Zuzendaritzak arratsaldean berriro ere gogoratu duenez,  “gaur, Osakidetzako profesionalen gehiengoak pazienteekiko zein osasun sistemarekiko bere erantzukizuna eta bokazioa azaldu du; horregatik, euren konpromisoa eskertu nahi diegu. Sindikatuei, berriz, biharko greba deialdia bertan behera utzi eta Zuzendaritza Nagusiarekin elkarrizketa berreskura dezaten eskatzen diegu, osasun arreta behar duten pertsonengan gaur eragin dituzten buruhausteak errepika ez daitezen. Gure aldetik, negoziazioak zabalik dirau, akordioak lortzeko asmotan, baina errespontsabilitatetik abiatuta, beti ere.Ezin negozia dezakegu edozein preziotan; eta egin ere, ez dugu egingo”. 

                                                                 Gasteizen, 2015ko apirilaren 23an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau