Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Maiatzaren 11n Eusko Jaurlaritzak Elantxoben 157 amarraleku eskaintzeko deialdia zabalduko du

2015.eko apirilak 24
  • Epea      maiatzaren 29an amaituko da
  • 64      amarraleku, pantalanean, 6 metro edo gutxiagoko luzera duten      itsasontzientzat eta 12 amarraleku 6 eta 7 metro bitarteko itsasontzientzat 

VG 15/04/23

Datorren ostegunean, apirilaren 30ean, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren ebazpena argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; haren bidez, deialdi publiko bitartez Elantxobeko (Bizkaia) portuan amarraleku bat lortzeko aukerari epea zabalduko zaio. Eskaera-orriak aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 11n zabalduko da eta 2015eko maiatzaren 29an amaituko da. 

Eskainitako amarraleku kopurua ehun eta berrogeita hamazazpi (157) da. Honela banatuko da:

  • 64      amarraleku, pantalanean, 6 metro edo gutxiagoko luzera duten      itsasontzientzat eta 12 amarraleku 6 eta 7 metro bitarteko      itsasontzientzat.

Urteko buietako amarralekuei dagokienez, honela banatuko dira:

  • B.1-      5 metroko edo gutxiagoko luzera dutenak: 19
  • B.2-      5 metro baino gehiagoko eta 6 metroko edo gutxiagoko luzera dutenak: 19
  • B.3-      6 metro baino gehiagoko eta 7 metroko edo gutxiagoko luzera dutenak: 16
  • B.4-      7 metro baino gehiagoko eta 8,60 metroko edo gutxiagoko luzera dutenak: 16
  • B.5-      8.60 metro baino gehiagoko eta 12 metroko edo gutxiagoko luzera dutenak:      10
  • B.6-      12 metro baino gehiagoko eta 14 metroko edo gutxiagoko luzera, eta 4      metroko edo gutxiagoko gehieneko zabalera dutenak: 1 

Agintariek Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetako amarralekuak betetzeko jarraitu beharreko prozedura ezarrita dago, 2004ko apirilaren 20ko aginduan, profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen duenean. 

Eskaera eredu normalizatuan aurkeztuko da; eredu hori doan emango dute Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Elkano 3, behea, 48011 Bilbo) eta Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan (Donostia 1, Lakua 1-7. solairua, 01010 Gasteiz), astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00ak arte. 

Eusko Jaurlaritzaren webgunetik ere deskargatu daiteke (www.euskadi.net), bide honi jarraituz: Eusko Jaurlaritza – Sailak – Ingurumen eta Lurralde Politika Saila – Lan-arloak – Garraioak  – Portuak (Garraio Azpiegiturak goiburupean) – Kirol-portuetan amarralekuak: «amarratzeko eskaera». Eskaerekin batera beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar da. 

Eskaera zuzenean aurkeztu daiteke Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Elkano 3, behea, 48011 Bilbo) eta Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan (Donostia 1, Lakua 1-7. solairua, 01010 Gasteiz, Araba), astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00ak arte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)