Berriak
Eu

Jonan Fernándezek Kultura eta Bakearen nazioarteko jardunaldietan hartu du parte, Gernikako bonbardaketaren 78. urtemuga dela eta

2015.eko apirilak 23

Jonan Fernandez Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak Gernikako Kultura eta Bakearen Nazioarteko XXV. Jardunaldiak irekitzeko ekitaldian hartu du parte gaur goizean, Gernikako bonbardaketaren 78. urtemuga dela-eta antolatu diren ekitaldien barruan.

Inaugurazio ekitaldian izan dira, halaber, Xabier Legarreta Bizkaiko Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzakoa, Jokin Alberdi EHUko Zuzenbide irakaslea eta María Oianguren Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Aztertegiko zuzendaria, jardunaldien antolatzailea.

Nazioarteko jardunaldi horiek “Askatasuna, adierazpena eta esfera publikoa Bakearen Kulturarako” izenburua dute aurten eta Jonan Fernandezek Zuzendu Programa azaldu du jardunaldi horietan. Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planaren barrukoa da programa hori, eta Eusko Jaurlaritzak programa horren bitartez giza eskubideei buruzko autokritikaren pedagogia zabaldu nahi du, bake eta bizikidetzaren alorrean adostasun politikoak erdiesten laguntzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko