Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzaren 25. Promoziorako, 4.588 izangaik eman du izena

2015-04-23
Epea gaur goizeko hamaiketan bukatu da
 
Ertzaintzaren 25. Promozioa izango denaren hautaketa-prozesuan parte-hartzeko, guztira 4.588 pertsonak eman du izena, gizon eta emakumeren artean. Eskainitako 250 lanpostuetako bat lortzeko izen emateko epea joan den martxoaren 18an ireki zen, EHAAn argitaratu ondoren, eta gaur (osteguna) amaitu da, goizeko hamaiketan. Hautaketa prozesuaren lehen azterketa datorren ekainaren 6an egingo da, Barakaldon, Bilbao Exhibition Centerren instalazioetan.
 

Guztira, bi sexuetako 4.588 gaztek egin dute Ertzaintzaren 25. Promozioa izango denaren hautaketa-prozesuan parte-hartzeko eskaera. Izena eman dutenen artean, 3.447 gizonak dira (% 75,13) eta 1.141 emakumeak (% 24,87).

Izangaien jatorri-lurraldeari erreparatuz gero, Bizkaikoak dira gehiengo (% 55,65), ondoren, Gipuzkoakoak (% 22,5) eta Arabakoak (% 13,85). Gainerakoak (% 7,9) beste lurralde batzuetatik datoz, bereziki, Nafarroatik, Errioxatik eta Kantabriatik.

Adinari bagagozkio, 400ek (% 8,75) 35 urtetik gora dituzte, eta haien batez besteko adina 39 urte da. Beste izangaien artean, 27 urte da batez besteko adina, beraz, promozio hau gazteagoa da aurrekoaren (2014koaren) aldean, batez besteko adina 29 zenean.

Titulu akademikoaren arabera, % 15,6k lehen mailako ikasketa titulua dute, % 18,4k Batxilergoko titulua, % 8,2k Diplomaturakoa, % 14,2k Lizentziatura bat, eta % 28,9 goi-mailako teknikariak dira edo goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi dute.

Deialdian 250 lanpostu eskainiko dituzte, eta postu-erdiak iraungita du hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko data.

Lehenengo azterketa ekainaren 6an BECen

Hona hemen deialdiaren oinarrietan ezarritako zenbait betekizun: Espainiako nazionalitatea izatea, adinez nagusia izatea eta 35 urte beteta ez izatea, gizonen kasuan 1,65 metro neurtzea gutxienez eta emakumeen kasuan 1,60 metro, bigarren hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua edo lehen mailako lanbide-heziketako graduatu-titulua edo baliokidea izatea, edo gorakoko mailako tituluren bat, mediku-esklusioen koadroan ez egotea eta ez egotea kondenatuta ez dolozko delituren batengatik, ez eta besteren batengatik ere.

Ertzaintzaren lanpostu-deialdi honetan, nabarmentzekoa da oposizioa gainditu baina lanposturik lortu ez dutenek aukera izango dutela bitarteko udaltzainen zerrendan izena emateko, hala eskatuz gero. Prestakuntza-ikastaroa amaitzean, aipatutako lan-poltsa horretan sartuko dira eta urte-sasoiko lanpostu hutsak bete ahalko dituzte euskal udalerrietan.

Lehen azterketa ekainaren 6an egingo dute, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren.

 

Argazkian, 24. Promozioko ikasleak Arkauten, ikasturte hasieran (2014).

Iruzkin bat
  • Argazkia erabiltzaile
    @rgartzia
    2015-04-23

    Comentario de Twitter:
    Ertzaintzaren 25. Promoziorako, 4.588 izangaik eman du izena.
    Epea gaur goizeko hamaiketan bukatu da http://t.co/UgIEuFyHYe

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko