Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

HAEEk herri-administrazioaren, zuzenbide publikoaren eta administrazio-zientziaren arloetako dibulgazio zientifikoko lanetarako laguntzan deitu ditu

2015.eko apirilak 23
  •  24.000 euroko laguntzen helburua EAEko herri-administrazioen eraginkortasunerako lagungarri izan daitezkeen lanak sustatzea da.

Gaur argitaratu dute EHAAn HAEEk deitutako merezimendu-lehiaketaren deialdia, 2015-2016 aldian herri-administrazioarekin, administrazio-zientziarekin eta zuzenbide publikoarekin lotutako lanei guztira 24.000 euroko hiru diru-laguntza esleitzeko.

Laguntzen helburua hiru arlo horietan ikerketa dinamizatzea eta sustatzea da, baita EAEko herri-administrazioen eraginkortasunerako lagungarri izan daitezkeen lanak sustatzea ere.

Diru-laguntzak hurrengo modalitate hauen arabera banatuko dituzte:

  • I. modalitatea: ikerlari batek egindako ikerketa-proiektuetarako. 4.000 euroko diru-laguntza bat.
  • II. modalitatea: talde batek egindako ikerketa-proiektuetarako. Bi diru-laguntza, bakoitza 10.000 eurokoa.

Eskaerak www.ivap.euskadi.eus webgunean egin beharko dira, eta horretarako epea 32 egunen buruan itxiko da. Pertsona bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahalko du, modalitate bakarrean –banakoa edo taldekoa–. Batzorde bat eratuko da diru-laguntzak esleitzeko. Besteak beste, hauek hartuko ditu kontuan: ikerlarien curriculuma eta lanaren interesa eta garrantzia, lanaren izaera berritzailea, diseinua, bideragarritasuna eta proposatutako ikerketa-metodologia. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)