Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak Espainiako gobernuak hartutako akordioa, Estatuko kanpo politikari dagokionez Euskadiren autonomia politikoa aitortzen duena, azaldu du Legebiltzarrean

2015.eko apirilak 29
  • Joan den urtarrilean hartutako akordioak Espainiako lege baten 11 manuren interpretazioa argitu, eta Eusko Jaurlaritzak konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzea saihestu zuen.
  • Eusko Jaurlaritzak akordioaren balorazio positiboa egin du; izan ere, hitzarmenak Euskadik, bere eskumen-esparruan, kanpoaldean gauzatzen dituen ekintzen nazioarteko proiekzioa zaintzen eta sendotzen du.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Josu Erkoreka, Araubide Juridikoaren sailburuordea, Sabino Torre, eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza, Eusko Legebiltzarrean egon dira gaur, joan den urtarrilean Espainiako eta Euskadiko gobernuen artean hartutako akordioa azaltzeko; hain zuzen ere, 2/2014 Legeak, martxoaren 25ekoak, Estatuaren Kanpo Ekintza eta Zerbitzuari buruzkoak, barruan hartutako eskumen-urraketak saihesteko akordioa azaldu dute.

Akordioa Estatuko eta Euskadiko aldizkari ofizialetan argitaratu zen, joan den urtarrilaren 26an (*), eta hari esker, bi gobernuen artean interpretatu dituzte kanpo-ekintzari dagokionez Euskadiren eskumena errespetatzen duten 11 manu. 

Zehazki, sinatutako testuak manu hauek argitzen ditu: 1., 3., 5.2., 11,12., 13., 34., 35. eta 38. artikuluak, lehen xedapen gehigarria eta azken xedapenetan bigarrenaren 2. paragrafoa. Hala, Euskadik bere jarduera esparrua diseinatu eta babestu ahalko du kanpo-gaietan. Gainera, akordioaren arabera, aldebiko informazio- eta kolaborazio-sistema bat ezarriko da, ez diona eragingo Euskadiri bere interesak kudeatzeko espresuki aitortutako autonomia politikoari. Hala, bada, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan gauzatutako ekintzek ez dute nahitaez Estatuaren baimenik jaso beharko.

Era berean, akordioaren arabera, Estatuak onartutako Kanpo-ekintzako Estrategiak autonomia-erkidegoei eragiten dieten ekintzak barne hartuz gero, Euskadik izango du horien plangintza egiteko eta atzerrian gauzatzeko eskumena. Estatua, berriz, horiek arautu eta koordinatzera mugatuko da.

AKORDIO ONA

Jaurlaritzak adierazi du akordio garrantzitsua dela, legeak hasiera batean eragin zuen nahasmena argitzen duelako; izan ere, legeak, itxuraz behintzat, autonomia-erkidegoen kanpo-proiekzioko ekintzak mugatzeko gaitasuna esleitzen zion Estatuari. Nahasmen horren ondorioz, Estatuaren eskumenak neurriz kanpo eta modu inbaditzailean aplikatu zitezkeen nazioarteko harremanen esparruan.

Orobat, akordio egokia da kanpo-gaietako euskal eskumena indartzen duelako, Konstituzio Auzitegiak 165/1994 doktrinan, Eusko Jaurlaritzaren Bruselako bulegoari buruzkoan, hasitako bideari jarraipena emanez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)