Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskal Administrazio Publikoaren Lege-proiektua baztertu du eta proiektu berri bat prestatuko du Legebiltzar-taldeen ekarpenekin

2015.eko apirilak 23

Gobernu-kontseiluak Euskal Administrazio Publikoaren Lege-proiektua baztertzea eta Legebiltzar-taldeek egindako ekarpenak hartuko dituen testu berri bat prestatzea erabaki du. Goizean Lehendakaritzan egindako prentsaurreko batean, Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi du gobernua berriz saiatuko dela adostasuna bilatzen, lege hori «beharrezkoa» eta «onuragarria» delako, hala administrazioarentzat nola herritarrentzat. 

Erkorekak azaldu duenez, «gobernuak ondo daki Legebiltzarrean gutxiengoa duela» eta, horregatik, zuzenketa partzial gehien-gehienak onartzeko konpromisoa erakutsi du, baita legebiltzar-talde batek aurkeztutako zuzenketen % 100 ere. Hala eta guztiz ere, «EH-BILDUk, PSEk eta UPyDk beren osoko zuzenketekin aurrera egitea erabaki dute, eta, horrela, betoa jarri diote legea eztabaidatzeari eta onartzeari», Jaurlaritzaren ustez, hauteskundeaurreko giroa dela-eta.  

Proiektu berria

Testua baztertzeko erabakia hartu ondoren, Eusko Jaurlaritzak hitzeman du berriz ekingo diola Legebiltzar-taldeek egindako «zuzenketa partzialen parte handi» bat hartuko duen Lege-proiektu berria prestatzeari eta proiektua adostasun zabalagoarekin helaraziko duela Ganberara. Orobat, Legebiltzar-taldeek hala nahi izanez gero proposamena bitan zatitzeko aukera mahaigaineratu du Erkorekak: batetik prestatuko litzateke EAEko sektore publikoa arautzeko proiektua; bestetik, Gardentasunari eta Gobernu Onari helduko diona. 

Euskadiko Administrazio Publikoaren Lege-proiektuaren edukia

Josu Erkorekak adierazi du Euskadiko Administrazio Publikoaren Lege-proiektuak helburu hauek zituela: 34 urteren ostean, arau-hutsunea estaltzea; Administrazio Publikoa modernizatzea; eta, euskal araudian lehen aldiz, herritarrei politika publikoen berri izateko, haietan parte-hartzeko eta horiek ebaluatzeko aukera ematea. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JLMAYOZ
    2015.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    Malos tiempos para la lírica..El Gobierno Vasco retira el Proyecto de Ley de Administración Pública Vasca. http://t.co/LvGpqBuxGh

  • @djjacomenorato
    2015.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco retira el Proyecto de Ley de Administración Pública Vasca http://t.co/5kiycOiwO1

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)