Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Proposamen didaktikoa 2015: Arrano arrantzalea Euskadin

2015.eko apirilak 23
  • Kulturak elkarlotu eta ezagupenak zabaltzen dituzten migrazio bideak
  • Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, Urdaibai Bird Centerekin

 

Urdaibai Bird Center-ek Txingudiko paduretako Ekoetxearekin elkarlanean, ingurumen hezkuntza proiektu bat garatzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro eta lurralde politika sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaturik eta Ingurugelak koordinaturik. Proiektu hau 2014.arren urteko martxoan hasi zen eta bere lehenengo fasea burutu zen urrian.

 Arrano arrantzalearen ikerketa eta jarraipena. Arrano arrantzaleak Europa iparraldetik (Britainia handia, Suedia, Norbegia...) Afrika azpisahararreraino migratzen dute (Mauritania, Senegal, Ganbia, …) eta Urdaibai eta Txinguditik igarotzen dira. Gainera, Urdaibai Biosfera Erreserban espezie hau berreskuratzeko proiektu bat garatzen ari da, espezie honek Euskal Herrian kumatzea lortzea duelarik helburu. Euskal Herrira ohitu daitezen Eskoziatik traslokaturiko aleen satelite bidezko jarraipenaren bitartez, arranoek zeharkatzen dituzten lurraldeetako eskolak, esperientziak, kulturak eta hizkuntzak elkarrekin lotzea ahalbidetzen da.  

 Helburuak

Arrano arrantzalea eta bere migrazioak, baliabide didaktiko bezala erabiltzea hala nola, tresna pedagogiko gisa erabiltzea, zeinak eskola kurrikuluaren baitan dauden gai desberdinen lanetan lagungarri izango den (geografia, ekologia, matematikak, etab.). Arrano arrantzaleen ikerketa eta jarraipena bultzatzea. Hezeguneak eta arrano arrantzalearen kontserbazioaren aldeko ikasleen partaidetza bultzatzea. Hezkuntzari egokitutako teknologia berrien ikaskuntza bultzatzea.

 Hartzaileak

Euskal Herriko ikastetxe guztiak, LH-ko  3.mailatik hasi eta DBH-ko 4. mailetaraino.  Hezkuntza programa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da aurretiaz izena ematea, aurreikusitako bisita kopurua mugatuta baitago. Izena emateko epea maiatzaren 29an bukatuko da. Lekuak, izena eman ahala betetzen joango dira.

 Faseak

Ikastetxeetan egin beharreko lana. Bisita aurretik prestatzea, web atari batetik deskargatu ahal izango diren material didaktikoak erabiliz (http://www.urdaibaiospreys.eu). Honez gain, arrano arrantzalearen ohiturei buruzko informazioa eduki behar da, satelite bidezko migrazioaren jarraipenaren eta proiektuarekin erlazionaturiko berriekin batera.

 Proiektuaren materialak eta aktibitateak: Unitate didaktikoa, Komikia,  Erakusketa (ibiltaria edo deskargatu daitekeena), Eskuliburua eta Power point bat.

 Doako bisita monografiko gidatuak:   (Urriaren 1etik 30era bitartean). Aldi berean egingo dira Urdaibai Bird Center eta Txingudiko paduretako Ekoetxeatik. 2 orduko iraupena izango dute, hala ere, zentruen inguruan behatoki desberdinak daudenez, bisitaldi luzeagoak egin ahal izango dira zentruek hala nahi izanez gero. Bisita hauek, 2015. Urteko urriaren 1 eta 30 bitartean izango dira eta dohainik izango dira. (Zentrua arduratuko da garraioaz). Hainbat eta hainbat eskola desberdinek parte har dezaten Zentro bakoitzak bisitaldi bat hartu dezake bakarrik hilabete horretan (Urrian).  Taldearen kopururik handiena 55 pertsonakoa izango da.

 https://www.youtube.com/watch?v=0NHNWOuUdis

Bateratze-lana

2016. urteko martxoaren erdialdera, WOW (World Osprey Week) testuinguruan, proiektuan parte hartzen duten ikastetxeek buruturiko jardueren ebaluazioa egin eta proiektuaren baitan, irakasleek izandako bizipen eta esperientzien inguruko iritziak jasotzeko saioak egingo dira. Halaber, bere lanak elkartrukatu nahi duten ikastetxeek web orriaren atal honetan egin ahal izango dute: http://urdaibaiospreys.eu/es/compartiendo-experiencias

 PARTE HARTZEKO MODUAK:

Interesaturik dauden zentruek aurretiaz izena eman beharko dute bisita egin nahi duten ekipamenduan bertan.

 

URDAIBAI BIRD CENTER:            699 839 202

TXINGUDI EKOETXEA:                 943 619 389

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)