Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzan grebaren balorazioa

2015.eko apirilak 23

Sindikatuek gaurko, hilak 23, deitu duten grebaren lehen orduetan izan den jarraipenaren balorazioa egin dute Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak eta Giza Baliabideen zuzendari Jose Maria Armentiak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan. Lehenik eta behin, barkamena eskatu diete sindikatuek deitutako grebaren eragina jasan duten pertsonei eta familiei.

Eman dituzten datuen arabera, hiru lurraldeetan, orain arteko jarraipena % 7,3 (e)koa izan da. Ondorioz, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ustez, baieztatu egin da Osakidetzako profesionalek osasun-sistemarekin eta pazienteekin hartutako konpromisoa sindikatuek azken hilabeteetan Osakidetzan eta Euskadiko gizartean ezarri nahi izan dituzten presioaren eta alarmaren gainetik dagoela.

Hala, goizeko egoera ohikoa izan da osasun-azpiegitura gehienetan, bai lehen mailako arretakoetan, bai ospitaleetan. Gauean eta goizean lan egin behar zuten 20.108 langileetatik 1.356(e)k bat egin dute lanuztearekin eta 18.752 lanean aritu dira.

Hona hemen goizeko txandaren grebari buruzko datuak lurralde historikoen arabera:

Araba                                       % 5,53          

Bizkaia                                     % 8,93

Gipuzkoa                                  % 5,79

 

Lan-kategoriei dagokienez, hurrengo hau izan da jarraipena:

Sendagileak                                  %3,5

Erisainak                                       % 7,2

Gainerako osasun-langileak   % 11,2

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren iritziz, ez dago justifikaziorik graba hau deitzeko, eta ardura falta hutsa da. Horregatik biharko greba berta behera uztea eskatu die sindikatuei. «Sindikatuei eskaintza ona egin diegu, zehatza eta Eusko Jaurlaritzarako esfortzu ekonomiko handia dena. Hala ere, sindikatuak apropos ari dira lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea nahasten eta erabiltzen ari diren estrategi sindikala pazientearengan eragina izan nahi du  horrela erreperkutsio handiagoa izateko”

Gainera, gehitu du hemengo sindikatuek grebak deitzen dituztela eta gobernuak egiten dizkieten proposamen guztiak kritikatzen dituztela, eta beste autonomia-erkidego batzuetakoek akordioak sinatzen dituztela, nahiz eta beren lan-baldintzak Euskadikoak baino okerragoak izan, eta enplegu publikoko eskaintzak txikiagoak. Hala ere gure ateak zabalik daude erresponsabilitatez jokatuz ezkero”

Bestalde, Osakidetzako zuzendari nagusiak nabarmendu du Osakidetza kalitatezko erreferente dela egunero haren zerbitzuetara jotzen duten pertsonentzat. «Izan ere, gure profesionalak konprometituta eta ondo prestatuta daude eta osasun-azpiegitura onak eta azken belaunaldiko diagnosi-tresnak ditugu… eta Eusko Jaurlaritzak osasunaren eta gizarte-zerbitzuen aldeko apustu sendoa egin duenez, duela 32 urtetik Euskadiko herritarrei ematen dizkiegun zerbitzu eta programa guztiei eusteko aurrekontua dugu», adierazi du.

Gainera 1000 lanpostuko EPE bi martxan daudela gogoratu egin du Jon Etxeberriak eta beste 1000 lanpostuko beste bat datorren urterako. Hori dela eta, akordiorako mezua zabaldu die berriro sindikatuei pazienteek greben eraginak sufritu ez dezaten.

 

                                                   Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 23a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)