Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Amaitu da ekarpen-fasea Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxei eta Banku Fundazioei buruzko lege-aurreproiektuan

2015.eko apirilak 22

Hauek arautuko ditu lege honek: alde batetik, aurrezki-kutxak, zehazki, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak eta aurrezki-kutxei eta banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen arabera dihardutenak; bestetik, sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izanik ere Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten aurrezki-kutxen jarduerak.

Hauek ere arautuko ditu, era berean: nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten banku-fundazioak, eta, oro har, egoitza soziala lurralde-eremu honetan zuten aurrezki-kutxen eraldaketaren ondorioz sortutako banku-fundazioetatik eratutako fundazioak.

Legea prestatzeko, proposatuko erregulazioaren gaia eta edukia ikusita, bidezko iritzitako izapide eta txostenak bete ziren, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearekin bat etorrita.

Aldi bereanizapidetu ziren interesatuari eman beharreko entzunaldia, jendaurreko informazioa, beste herri-administrazio batzuen parte-hartzea, eta araua egiteko prozeduran beharrezkoak diren instrukzio-izapide guztiak. Orobat, aldi berean eskatu ziren txosten eta irizpen guztiak, salbu eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostena eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena, azaroaren 24ko 9/2004 Legeak ezarritakoari begiratuta.

Entzunaldiaren izapidea egiteko, hauek hartu ziren kontuan: eragindako erakundeak, haien helburuek zuzeneko lotura baitute xedapenaren gaiarekin. Jendaurreko informazioaren izapidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarri zen, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikona ere argitaratu zen. Gainera, parte hartzeko prozesu bat ireki zen Irekia webgunean, herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz.

Jasotako alegazioak eta iruzkinak aztertuta, behin betiko testua egin da, eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordearen irizpenaren zain dago.

Kontsulta-organo horren irizpena jasota, eta egoki iritzitako aldaketak eginda, txostena eskatuko zaio Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, eta irizpena Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari.

Behin izapide horiek amaituta, Gobernu Kontseiluari bidaliko zaio aurreproiektua, azter eta onar dezan.

Informazio gehiago:

Jaurlaritzak Euskadiko aurrezki kutxa eta banku fundazioen lege proiektua onartu du

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau