Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana aurkeztu die diplomatikoen kidegoari Madrilen

2015.eko apirilak 23

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko arduradunek bilera informatibo bat izan dute gaur goizean Madrilen zenbait enbaxadetako ordezkarirekin, Euskadi 2020 ZTBP – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Plana aurkezteko.

Bilera Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzan izan da eta bertan izan dira Jesus Peña Lehendakaritzaren idazkari nagusia, Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendaria, baita Alemania, Erresuma Batua, Belgika, Frantzia, Norvegia, Suedia, Danimarka, Holanda eta Mexiko, enbaxadetako ekonomia eta merkataritza arduradunak ere.

Lan bilerak “Euskadi 2020 ZTBP – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Plana” izenburua izan du eta hor aurkeztu zaizkie diplomatikoei Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plan onartu berriaren lehentasunak, ildo estrategikoak eta helburu nagusiak; izan ere, 11.100 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua aurreikusten du plan horrek 2014tik 2020 bitartean.

ZTBPren helburu nagusia da ongizatea, ekonomiaren garapen iraunkorra eta enplegua hobetzea, horretarako ikerketa eta berrikuntza sistema bat erabiliz adimendun espezializazioa eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren eraginkortasuna areagotzeko. Horrela, sendotu egin nahi da I+G+b–ko nazioarteko funtsak erakartzea eta oraingo 5%tik 2020ko %8ra igotzea atzerriko inbertsioa I+G+b-n. Erakundeen zientzia eta teknologiako euskal sareko eragileen arteko partaidetza prozesu baten emaitza da plan hori, eta zientzia, berrikuntza eta ikerketaren alorreko europar eragileek eta pertsona ospetsuek ere ekarpenak egin dizkiote.

Eusko Jaurlaritzak eta diplomatikoen kidegoaren arteko ordezkariek Madrilen hainbat bilera egiten dituzte Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako dituen plan eta ekimen estrategikoen berri emateko; gaurkoa ere bilera horietako bat izan da.

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @AD15onthemove: El Gobierno Vasco presenta en Madrid al cuerpo diplomático su Plan de Ciencia, Tecnológia e Innovación
    http://t.co/7UtA

  • @SaraCebrian1
    2015.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @SIN_Spain: Ayer con Leyre Madariaga en la presentación del Plan Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación http://t.co/5Pbl2hlJ7a http:/…

  • @ukhispaniards
    2015.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @SIN_Spain: Ayer con Leyre Madariaga en la presentación del Plan Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación http://t.co/5Pbl2hlJ7a http:/…

  • @SIN_Spain
    2015.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    Ayer con Leyre Madariaga en la presentación del Plan Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación http://t.co/5Pbl2hlJ7a http://t.co/8bE67KVOta

  • @gananzia
    2015.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    ¿Qué tal si en la delegación del Gobierno Vasco en Madrid utilizan aguas vascas en lugar de Bezoya? http://t.co/SiOL4gUWv5

  • @gananzia
    2015.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta en Madrid al cuerpo diplomático su Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación http://t.co/SiOL4gUWv5

  • @djjacomenorato
    2015.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta en Madrid al cuerpo diplomático su Plan de Ciencia, Tecnológia e Innovación http://t.co/xjujFGPjAu

  • @GPdMG
    2015.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    El GV presenta en Madrid al cuerpo diplomático el #PCTI2020 -> http://t.co/HkJmyTOl3G vía @Irekia y @LeonorOP

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)