Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Laidako hondartzaren leheneratzeak bere inguru naturala suspertuko du

2015.eko apirilak 22
  • Leheneratze obren iraupena hiru hilekoa izango da.
  • Urtero 210 mila bisitari hartzen  ditu eta Autonomia Erkidegoarentzat 4,8 milioi euro  sortzen ditu.
  • Hondarra duen espazioa, sarbideak era harri-lubeta hormak berreraikiko dira, errekastoa libratuko da, barandak berriz jarriko dira  eta dunak itxiko dira.
  • Ekimenaren sustatzaileak Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza  eta Kosten Mugaketa  dira.

 

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Patronatuak ikusonespena eman dio Ibarrangelun dagoen Laidako hondartzaren leheneratzeari; lanen iraupena hiru hilekoa izango da eta Euskal Autonomia Erkidegoko  Kosten Mugaketa, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren ekarpenei esker burutuko da. Obra hauen aurrekontua 318.075,10 euro da. Toki horretara urtero 210.000 bisitari hurbiltzen dira, Autonomia Erkidegoan urtero 4,85 milioi euroko gastua sortzen du eta 108 enplegu mantentzen laguntzen du. Ezarri diren lanen artean, 2014ko urtarril, otsail eta martxoko ekaitz indartsuek eragin zituzten kalteak konpontzeko beharrezkoak diren beste jarduketa batzuen artean, sarbideak era harri-lubeta hormak berreraikiko dira, errekastoan emaria leheneratuko da eta berriz jarriko dira barandak eta dunak itxiko dira.

 

Laidako hondartzak higadura handia pairatu zuen 2014ko urtarrilaren eta martxoaren artean gertatu ziren denboralen ondorioz, eta baita urte bereko uda, udazken eta neguan ere, eta marea iristen ez den aldea erabat desagertu zen; horren ondorioz, alde batetik ezinezkoa da aldeaz gozatzea baina, bestetik,   kalteak gertatu dira iristeko azpiegituretan, harri-lubetazko hormetan eta biderakuntzetan.

 

Eusko Jaurlaritzak Laidako hondartzaren mantenu, erabilera eta gozamenaren eragin sozial eta ekonomikoaren azterlana egin du eta Bizkaiko Foru Aldundiak jarduteko lau alternatiba planteatu zituen eta horietariko biren konbinazioa dena hautatu da: hirugarrena eta laugarrenarena. Lehenbiziko bietan proposamena “ez jardutea”  edo “5.000 m3 hondar botatzea eta trinkotzea” zen .

 

Txosten teknikoek ezarri dute egokienak “40.000 m3 hondar baino gutxiago botatzea eta trinkotzea, Mundakako portuaren  dragatzetik ateratako hondarra erabiliz”  eta “akrezio prozesuak bideratzea” alternatibak direla. Horien ardatza 2015. urteko udarako hareatza  berreskuratzea da “Laidako hondartzaren mareen arteko aldean egon dagoen hondarra kargatuz, garraiatuz eta isuriz eta, aldi berean, marea behean dagoenean mareen arteko barra etenik gabe goldatuz sakoneko mugimendua biderartuz”.

 

Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak  azaldu dutenaren arabera “kontuan hartuta bestelako kalte batzuk daudela mugakideak diren beste azpiegitura batzuetan, Kosten Mugaketak Laidako hondartzan itsasoratzen den errekastoa libratuko du, gaur egun buxatuta baitago; itsasoratzearen eskuineko ertzeko harri-lubetazko horma konponduko da; hondartzara  gurpildun ibilgailuz iristeko sarbideen zimentazioa indartuko da  oinezkoen eta garbiketa eta salbamendurako makineriaren  sarbidea errazteko; egurrezko baranda tarte txikia ordeztuko da; eta egurrezko taketen eta soken bidez itxita, hondar harrapatzaileak jarriz eta dunetako landare espezieak landatuz,   dunak leheneratzeko izango den aldea mugatuko da”.

 

Hondartzan egingo diren jarduketak

 

Leheneratzean 40.000 m3 hondar mugituko dira; halaber, ezarri da gutxienez 50 cm sakontzeko ahalmena izango duen belarridun goldedun traktorearen bidez mareen arteko tarteko barra goldatuko dela. Egunero itsasbehera dagoenean  gaitasundun zuzendaritzak definituko dituen aldeak goldatuko dira. Lan horiei ekin aurretik eragin-alde osoaren xehetasunezko topo-batimetria egingo da. Lan eragingarriaren aldeak egunero definituko dira; obrako pertsonalak era egokian balizatuko ditu alde horiek.

 

Deskaltzeak eta kalteak dituzten bi sarbideei dagokienez oinarrietan finkatuko dira harri-lubeta hormigoiztatuak erabiliz, egon dagoen tipologiarekin berarekin arrapalak apur bat luzatuz. Beharrezkoa izango den tarteetan kaltetuta dagoen harri-lubeta konponduko da, material bera erabiliz eta tamaina eta tipologia bereko harriak ekarrita berreraikiz, alegia.

 

Obrak betearazteko aurrekontua 318.075,10 € da;  lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, betearazpenaren aurrekontua, gastu orokorrengatiko % 16, % 6ko onura industriala eta  BEZ kontzeptuagatiko % 21 gehituta, munta 469.542,47 € da.  Kosten Mugaketak obrak betearazteko ezarri duen epea hiru hilabetetan kalkulatu da, hau da, zuinketaren frogaketa aktaren datatik zenbatuta. Gastu horietan sartu gabe daude Bizkaiko Foru Aldundiak eta  Eusko Jaurlaritzak egin dituzten azterlanak.

 

Eragin ekonomikoa

 

Laidako hondartzaren eragin sozio-ekonomikoaren azterlanean azpimarratu egiten da hondartzak “urtero 210.000 bisitari baino gehiago erakartzen dituela eta horregatik funtsezko aktiboa eta motor ekonomikoa dela, hala Ibarrangelu  eta Urdaibairen kasuan nola,  oro har, Euskal Autonomia Erkidegoarenean, aztertu diren gastuen arloko eragileei dagokienez EAEn  handia delako,   4,85 milioi euro ingurukoa urtero, gastua sortzeko ahalmena;  zenbateko horretatik % 89 hondartza bisitatzen dutenek eta hondartzari lotuta dauden negozioek eragiten dute”. 2013ko uztailean Laidako hondartzak batez beste 2.707  bisitari erakarri zituen eguneko.

 

Hondartza egoteari lotuta dagoen urteroko batez besteko gastuak 5,9 milioi euroko sorkuntza eragiten du EAEko urteroko BPGn eta eragin zuzen, zeharkako eragin eta eragin induzituen ondorioz, urtero 108 enplegu mantentzen laguntzen du. Osagarri moduan, PFEZren, Sozietateen gaineko Zergaren eta BEZaren bidez administrazio publikoen aldeko 570 mila eurotik gorako zerga-itzultzea eragiten du. Horrek esan nahi du hondartzan inbertitzen den euro publiko bakoitzak 1,06 euroko itzulera duela.

 

Halaber, Laidako hondartzan eragina duten eragileek 2013. urtean 100.000 eurotik gorako ordainketa erantsia sortu zuten EAEko mugetatik kanpo. Laidako hondartzarekin zerikusia duten  gastu eragile guztiak aintzat hartuta ibiltari eta turistek gastuaren erdia baino gehiago eragin zuten,  guztira 2,47 milioi euro, eta hondartzara joatearekin egiten duten ordainketari esker 3 milioi euro inguruko BPG  sortzen dute EAEn, eta 66 enplegu mantentzen laguntzen dute.

 

Beste alde batetik, hondartzari lotuta dauden negozioek, 1,8 milioi euroko gastuarekin, munta osoaren % 38 inguru dira eta 2,3 milioi euroko BPG  sortzen laguntzen dute eta, eurei esker,   autonomia mailan 32 enplegu mantentzen dira. Azkenik, Laidako hondartzaren gastuaren arloan baina mantenu lanetan erakunde eta izaki publikoen esku hartzea dutenetan, bata  gainerako % 11,1 da eta sortzen duen BPGren balorea 626.000 eurokoa da urtero eta 10 enplegu inguru mantentzen laguntzen du.

 

Analisiak erakusten du Laidako hondartzaren jarduerari lotuta dagoen dinamizazio ekonomikoa batez ere merkataritza eta ostalaritza sektoreei lotuta  dagoela. Horrela, txikizkako eta handizkako merkataritza sektoreek batuta gastuaren % 56 eta BPGren gaineko eraginaren % 61 hartzen dute; ordea, ostalaritzaren sektorearen kasuan ordainketa guztien % 20aren hartzailea da  eta BPG osoaren % 16 sortzen laguntzen du.

 

Laida Bizkaiko 28 hondartzetako bat da,  Urdaibaiko Biosferaren Erreserban dauden bost hondartzetako bat. Bere luzera 800 metrotik gorakoa da eta horren ondorioz Erreserbako  handiena da; horri esker  Gernika edo Amorebieta inguruetako nola kanpoko jende eta bisitari asko erakartzen du. Laidako hondartzaren ezaugarririk behinenetakoa hondartzan eratzen diren dunak dira, balore natural handiko  ekosistema bat, 1950.eko hamarkadaren erdian galdu zenean Urdaibaiko Biosferaren Erreserbarako galera itzela izan zena.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko