Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak gazte-enplegua krisialditik ateratzeko erronka gisa finkatu du

2015.eko apirilak 23

Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu du Euskadi ekonomia-atzeralditik atera, eta susperraldiaren bideari ekin diola. Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Urkulluk adierazi du susperraldia familiei helarazteko bide horretan, gazteen enplegagarritasuna finkatu duela erronka gisa.  «Beharrezkoak ditugu», baieztatu du lehendakariak. Adierazi duenez, Gobernuak ezinbesteko hiru ardatz jorratzen ditu, «prestakuntza, enplegua eta etxebizitza», eta gazteak Euskadin bizitzen geratzeko giltza dira.  

Elkarrizketan, lehendakariak gogorarazi du zortzi urte daramatzagula krisialdian eta esan du 2020 urterako Euskadiko langabezia-tasa % 10 azpitik egotea espero duela. Horretarako, gazteen gain ez ezik, lehendakariak iraupen luzeko langabetuentzako aukerak sortzean ere jarri du arreta. 

Gasteizko alkateak, Alderdi Popularreko Javier Marotok, bultzatutako lege-ekimenaren inguruan galdetu diotenean —DBEari buruzkoa, hain zuzen— lehendakariak ekimenaren izaera elektoralista salatu du. Haren ustez, «kezkagarria eta arriskutsua» da, herritarren artean eragin dezakeen banaketa soziala dela-eta. Urkullu «kontrol handiagoa» ezartzeko eskaeraren aldekoa da, baina gogorarazi du % 0,3 direla gizarte-laguntzetako iruzur-salaketak; hortaz, iruditzen zaio hauteskunde-testuinguruak eragin duela Marotoren ekimena. 

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Administrazio Publikoko Lege-proiektua baztertzeko hartu duen erabakiari dagokionez, lehendakariak bermatu du Jaurlaritzak testu berri bat prestatuko duela hauteskundeen ondoren adostasunak bilatuta.

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari fija el empleo juvenil como uno de los retos para salir de la crisis http://t.co/MFs4B1X8gq

  • @anamarti4
    2015.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari fija el empleo juvenil como uno de los retos para salir de la crisis http://t.co/bfdBDV44Ah animo @iurkullu

  • ana
    2015.eko apirilak 23

    pues me alegro mucho animo @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Maritxu Diéz