Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 73 eee izapidetu ditu martxoan

2015-04-22

Martxoan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 73 espediente izapidetu zituen; hau da, otsailean baino % 3 gutxiago (75), eta iazko martxoan baino % 55 gutxiago (163). Espedienteek 1.063 langileri eragin diete: 883ri kontratu-etete gisa, 128ri lanaldi-murrizketa moduan eta 52ri kontratu-hutsalketagatik.

73 espedienteetatik 63 (% 86) lehenagoko baten jarraipena izan ziren eta 1.002 langileri (% 94) eragin zieten.

Etendura-espedienteak 47 izan dira; lanaldia murriztekoak, 22 eta hutsalketako espedienteak, 4. Etendura-espedienteek 883 langileri eragin zieten, iazko hilabete berean baino % 55 gutxiagori; lan-jardunaldia murriztekoek 128 langileri (-% 60); eta iraungitze-espedienteek 52ri, iaz baino % 87 gutxiagori (390).

Sektoreka, martxoan ez zen erregulazio-espedienterik izapidetu lehen sektorean. Besteetan, ehunekoak antzekoak izan ziren aurreko hilabeteen aldean: eraikuntza (% 13), industria (% 42) eta zerbitzuak (% 45).

Gaur egun 678 espediente daude indarrean, eta 7.506 langileri eragiten diote. Horietatik 577 beste espediente baten jarraipena dira.

Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

 

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/es/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/es_esttraba/estadisticastrabajo.html

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)