Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2015/04/24)

2015.eko apirilak 24

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jaurlaritzako sailburuek Kontroleko Osoko Bilkuran egindako galdera eta interpelazioak erantzun dituzte.

1. Galdera, Joseba Egibar Artola Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, enplegu eta ekonomiaren suspertzearen aldeko planari buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu du Ekonomia-susperraldiaren eta enpleguaren aldeko esparru-programak lan-ildo hauek dituela oinarri: «Berrikuntza, Inbertsioa, Industria eta Nazioartekotzea». Emandako erantzunean, Urkulluk zehaztu du 6.475 milioi euro bideratu zirela Programara, 32.000 sustarazteko asmoz, eta, eginik 2014ko ebaluazioa, gaur egun programa «fruituak ematen ari dela» esan du.  

Iaz, 2.200 enpresa berri eta 11.800 lanpostu berri sortu ziren. Lehendakariak ziurtatu du Gobernuak bide beretik jarraituko duela eta 2015ean 1.700 millioi bideratuko dizkiola programari, 11.000 lanpostu berri sustatzeko eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Funtsezko zeregina horixe, lehiakortasuna hobetzea; izan ere, lehendakariaren aburuz, ETEak bultzatzea krisialditik ateratzeko eta 2007ko ekonomia-parametroetara itzultzeko gakoa da.

6. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lehendakariak Espainia osorako defendatzen duen estatu-ereduari buruz. 

Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu du bere ardura Euskadi eta Euskadiren autogobernua dela eta, hortaz, baztertu egingo duela horiei kalte egiten dien edo eskubideak ukatzen dizkien zernahi eredu. 

Urkulluk errealitateari egokitutako estatu-eredu berri bat defendatu du eta «Estatuarekin harreman-esparru berri bat, euskaldunon bestelakotasuna aitortuko duena» proposatu du. Horretarako ezinbestekoa iruditzen zaio Estatuarekin ituna, abiapuntu gisa, Euskadi baitako itun berezkoa eta euskal gizartearen erabakiekiko begirunea hartuta. Itun bat, non bermatu egingo baita legea betetzea, eta, ondorioz, baita benetako aldebikotasuna ere. 

Lehendakariak Legebiltzarreko Autogobernuaren Lantaldean autogobernuari eta estatu-ereduari buruz dituzten iritziak plazaratzera deitu ditu Legebiltzar-taldeak. 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2015.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Kontrolerako osoko bilkura http://t.co/TyAMdJATj4

  • @djjacomenorato
    2015.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Kontrolerako osoko bilkura http://t.co/TyAMdJATj4

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Kontrolerako osoko bilkura http://t.co/TyAMdJATj4

  • @iurkullu
    2015.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    Kontrolerako osoko bilkura http://t.co/TyAMdJATj4

  • ana
    2015.eko apirilak 24

    pues animo se que lo habra hecho bien mi queridisimo @iurkullu espero que todos os habeis puesto de acuerdo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)