Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Global Lehian: 5.520.000 milioi enpresak nazioartekotzeko. (2015-04-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko apirilak 21

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematen duena. Gastuaren xedea: banaka edo lankidetzan ari diren ELE-ei nazioartekotzeko 2015 ekitaldirako laguntza eman Global Lehian Programa finantzatziaren bidez.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak Nazioartekotzeko Global Lehian Programaren deialdia onartu du, eta 5,5 milioi euro bideratuko dira euskal enpresen nazioartekotzea sustatzera, maila guztietan (hastapena, sendotzea eta kanpo-ezarpenak), enpresen arteko baterako jardueren eta merkatu-dibertsifikazioaren bitartez, eta jarduera horri loturiko lanpostuen sorrera bultzatuta.

Global Lehianek enpresen nazioartekotze-prozesuetako premiei erantzuten die, tamaina txikieneko enpresei arreta berezia eskainita, elkarri emandako laguntza handiagoa behar dutelako merkatu jakin batzuetan sartu ahal izateko.

Edonola ere, Global Lehianen azken helburua Euskadin kokatutako enpresen lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea da, horretarako nazioartekotzea bultzatuta, ez itzultzeko diru-laguntza publikoen bidez.

Programak enpresen arteko lankidetza sustatzen du eta begi onez ikusten ditu enpresek, jatorrian zein helmugan egiten dituzten askotariko itunen bitartez, kanpora hedatzeko egiten dituzten ekimen eta proiektuak.

Nazioartekotzeko-prozesuen lau maila hartuko ditu kontuan: hastapena; sendotzea; ezarpenak, hiru modalitateetan (komertziala, produktiboa edo zerbitzuena); eta, azkenik, nazioartekotze arloko adituak erakartzea.

Enpresen nazioartekotze-etapa ezberdinak lagunduko dira

1. Hastapena. Fase honetan, laguntzak jaso ahalko dituzte bakarka edo elkartuta eskaera egin duten enpresek, eskaera egin dutenean barne merkatuan jardun, eta, esportazio-jarduerarik ez, edo oso txikia izanik (guztizko fakturazioaren % 5etik beherakoa), kanpo merkatuetara hedatzea erabaki badute.

2. Sendotzea. Fase horretan, enpresek, bakarka edo lankidetzan, Nazioartekotze Plan bat ezarri, eta esportazioan hasiberri izatetik esportatzaile erregular izatera igarotzen dira; esportazio-bezeroen zorroa finkatu eta areagotzen du, helburuko merkatuak dibertsifikatzeaz gain.

3. Ezarpenak: 3 ezarpen mota bereizten dira:

3.1. Merkataritzako kanpo-ezarpenak.

3.2. Ekoizpeneko kanpo-ezarpenak.

3.3. Zerbitzu-enpresen kanpo-ezarpenak.

4. Talentua suspertzea eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzea. Kanpo-merkataritzan diharduten langileak dituzten enpresen kapitalizazioa eta nazioartekotutako enpresen kudeaketa sustatzen du, Euskadin kokaturikoena, eta/edo ezarpenen kokalekua.

Enpresa edo erakunde eskatzaileko eta lan-zentroko teknikari aditu edo partzuergo-kudeatzaile bakar baten kontratazioa lagunduko da diruz.

Prozedura izendatzea eta erakunde onuradunak

Agindu honek barne hartutako diru-laguntzak jaso ahalko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako bakarka edo elkartuta diharduten mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETEek), nazioartekotzeko plana indarrean badute.

Diru-laguntzen zenbatekoak

Mailaz-maila emango diren laguntzak 20.000 eta 40.000 euro artekoak izango dira, bakarka parte hartzen duten enpresentzat, gehienez proiektuen zenbateko osoaren % 40 finantzatzeko balioko dutenak.

Lankidetzan parte hartzen duten enpresek, proiektuaren osoaren %50 jaso ahal izango dute, gehienez 12.000 euroko laguntzarekin enpresa bakoitzeko sustapen eta salmentarako taldeetan, edo 14.000 euro gehienez enpresa bakoitzeko esportaziorako partzuergoa denean.

Adituen kontratazioen kasuan, lansari-kostu gordinaren % 50 lagunduko da diruz, gehienez 30.000 euroko diru-laguntza emanez.

Lehia ebazteko irizpideak

Diru-laguntzak honako irizpide hauen arabera esleituko dira:

Nazioartekotze Planaren kalitatea
Merkatu berrien fakturazioari dagokion ehunekoa enpresaren edo erakundearen fakturazio osoan
Euskadiko ekonomian eta enpleguan izango duen inpaktua. Enpresa edo erakunde eskatzaileak EAEn enplegua sortzea hobetsiko da.
Enpresen arteko lankidetza: konplexutasun handiko aliantzak eta lankidetzak hobetsiko dira
Nazioartekotzeko beken programarekin elkarlanean jardutea

Aurkezpen-epeak

Hasiera: deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, gutxienez hilabeteko epea izango da zabalik.

Non eta nola aurkeztu

Eskabidea telematikoki bete beharko da, eta hurrengo helbide elektronikoetara bidali beharko da:
http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/es/
http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/eu/

2014ko deialdiaren emaitzak

2014 urteko deialdian, 611 enpresek egin zuten programan parte hartzeko eskakizuna, horietatik, 358 enpresa onartu ziren, ondorengo faseetan laguntza jaso zutela:

Hastapena: 74
Sendotzea: 269
Ezarpenal: 15

Lurraldeka begiratzen badugu, 358 enpresetatik, 39 Arabakoak, 132 Bizkaikoak eta 187 Gipuzkoakoak izan ziren.

Jasotako eskaeretatik 32 lankidetzan aritzeko izan ziren, eta horietatik 24k jaso zuten laguntza (12 partzuergoan eta 12 sustapen taldean aritzeko).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau