Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskadi arrantza nazioarteko akordioen alde

2015-04-21

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Sinaval 2015 azokaren inaugurazioaren aurretik egin den “Gobernamendu eraginkorra lortzeko eta legez kanpoko arrantzaren aurka egiteko, beste estatuekin onartutako hitzarmenak” jardunaldia aurkeztu du gaur.

Konferentzia honetan Europako Batzordearen Arrantza ordezkaria, Stefaan Depypere, izan da, Europako diputatua, Izaskun Bilbao, eta nazioarteko parteideak ere egon dira Madagascar Arrantza ministroa, Ahmad, eta Seychelles Arrantza ministroa, Wallace Cosgrow. 

Oroz sailburuordeak arrantza arloko nazioarteko akordioen garrantzia azpimarratu du, aberastasuna eta enplegua sortzeko eta arrantza sektorearen garapen jasangarriari laguntzeko. Gainera, legez kontrako arrantzaren aurkako bermeak dira.

Konferentzia amaitu ondoren, Industriako sailburuordeak, Javier Zarraonaindiak, hasiera eman dio Sinaval 2015 azokaren edizio berriari. Nazioarteko Ontzi, Itsas eta Portu-Industria Nazioarteko Erakusketa honek Euskadiko, estatuko eta nazioarteko 150 itsas enpresak elkartuko ditu apirilaren 23 arte.

Bihar, Arrantza eta Akuikultura zuzendaritzak Sinaval 2015 azokaren inguruan antolatutako bigarren hitzaldiari, "Arrantza Politika Bateratua berriaren lehorreratzeak", hasiera emango dio Leandro Azkuek, Arrantza zuzendariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)