Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg

Lehendakariak Elkargiren enpresa-topaketari amaiera eman dio

2015-04-22
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak amaiera eman dio ELKARGIk bere Bazkideen Batzar Nagusiaren harira antolatutako 26. enpresa-topaketari. Bertan izan dira, halaber, Arantxa Tapia, Angel Toña eta Ricardo Gatzagaetxebarria sailburuak.

Lehendakariaren hitzaldiak itxaropena izan du ardatz; adierazi duenez, badago horretarako arrazoirik, «herrialdea oinarri sendoetan bermatuta eta bide onetik doalako aurrera». Arrazoi horien artean, ekonomiaren susperraldiaren eta enpleguaren aldeko esparru-programaren ebaluazioa dago; izan ere, lehendakariak jakinarazi duenez, 2.236 ETE eta 11.000 lanpostu sortu direla eta 120.000 pertsonen prestakuntza hobetu dela ondorioztatu dute ebaluazioan.  

Lehendakariak azpimarratu du programak fruituak eman baditu, hain zuzen, iritsitako akordioei esker eman dituela, zeren eta «baterako lana, lankidetza eta hitzarmenak dira krisialditik ateratzeko giltza». Enpresa txiki eta ertainak «Euskadiko ekonomiaren oinarria» dira eta «gertu izango gaituzte», ziurtatu du Urkullu lehendakariak. 

 

2 iruzkin
  • @gananzia
    2015-04-24

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari clausura el encuentro empresarial de Elkargi http://t.co/zgJfu4MqlG

  • @anamarti4
    2015-04-23

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari clausura el encuentro empresarial de Elkargi http://t.co/Gs2YE2cKyn

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)