
Offshore eolikoak hazkunde handia izango du Europan datozen urteetan
Bilbao Marine Energy Week Kongresua gaur goizean inauguratu da, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburu Javier Zarraonandiaren, eta TECNALIAko eta BECeko zuzendari nagusien, Joseba Jauregizar eta Xabier Basañez, hurrenez hurren, parte hartzearekin.
Gaurko jardunaldiaren osagarri, gainera, Iberdrolako Negozio eta Energia Berriztagarrien Ataleko zuzendari Xabier Viterik hitzaldia eman du; bertan, itsas parke eolikoetan kostuen murrizketa errealitate bat dela nabarmendu du, horrelako proiektuei etorkizun esperantzagarria ekar diezaiekeena.
Bihar, berriz, egun osoan, bimep egitasmoari buruzko jardunaldi zientifiko-teknologikoa egingo da. Bizkaiko kostaldean dagoen itsas ikerketa-plataforma hori buiak eta beste gailu flotagarri batzuk probatzeko erabiliko da energia sortzeari begira.
Honekin batera bidaltzen dugu gaurko inaugurazioaren irudia.
Informazio gehiago izateko eta elkarrizketak hitzartzeko:
Arantzazu Zugasti 630.585.613
Imanol Zenborain 638.458.042