Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak euskal arrantzako produktuak sustatuko ditu European Seafood Expo Global azokaren XXIII. edizioan

2015.eko apirilak 21

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saila Seafood Expo Global azokaren XXIII. edizioan presente egongo da, azokan parte hartzen duten arrantza eta deribatuen sektoreko 6 enpresa euskaldunei laguntzen. Azoka apirilaren 21etik 23ra bitartean izango da Bruselako Parc des Expositions azoka gunean.

Euskadiko pabiloian (7. Hall, 7-1617 standa) arrain freskoan, arrain izoztuan, prestatutako janarian, akuikulturan eta kontserbetan espezializatutako enpresak egongo dira ordezkatuta. Eusko Jaurlaritzak azoka horretan izango duen presentzia, euskal elikagaien industriako produktuak nazioarteko merkatu guztietan sustatzeko planaren baitan kokatzen da.

Seafood Expo Global azoka erakusketa profesionala da eta Europako arrain azokarik garrantzitsuena, sektoreko profesionalen derrigorrezko topakelua, non Euskadik etengabe parte hartu baitu Eusko Jaurlaritzaren bitartez azken 13 urteetan.

Arrantzaren eta arrantza produktu eraldatuen plan estrategikoaren aplikazioak sektorea nabarmen dinamizatzea ekarri du, produktu eraldatuen industria hobetzeko eta berritzeko inbertsio handiak eraginda bertan. Arrantza industriak pisu espezifikoa du Euskadiko ekonomian, euskal kostaren baliabide naturalei esker, espezie ugari eta kalitatekoak baititu. Euskal produktuak munduko merkatu nagusietan saltzen dira. Euskal erauzketa flota ezaguna da, besteak beste, arrantza tresna tradizionalak erabiltzen dituelako, itsasoko ekosistema errespetatzen duelako eta espezieak iraunkorrak izaten laguntzen duelako.

Seafood Expo Global 2015 azokan parte hartuko duten enpresak:

Bakailao gatzgabetua, izoztua eta gazitua

Acuipharma: Akuikulturarako produktu farmazeutikoak

Donibane Fish S.A.: Bakailaoa

Arroyabe: Kontserbak

Conservas y Ahumados Angel: Kontserbak eta ketuak

Ortiz: Kontserbak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)