Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Urumeako batzordean, abian diren lanon jarraipena egin da: apiriletik abuztu arte, URAk ezker ertzean egingo du lan, El Pilarreko pasabidetik ibaian gora, harri-lubakia eta ibilguaren ahalmen hidraulikoa handitze aldera

2015.eko apirilak 20
  • Maiatza eta urria artean, El Pilarreko pasabide berria egingo da.
  • Maiatzaren amaierarako eskuin ertzeko lanei ekingo zaie, Martuteneko zubitik eta El Pilarreko tartean: ura bideratzeko ormak eraiki, ur-lohien putzua egin,  ekaitz-tanga osatu, eta Martuteneko zubian egun diren zerbitzuen desbideratze-lanak.
  • Ekaina eta abuztu artean, Sarruetako behin- behineko bidea atonduko da; hartara, oinezko eta autoen trafikoa birbideratu ahal izateko eta urrian Martuteneko zubiaren eraisketa-lanei ekin ahal izateko.
  • Erakundeen arteko batzarrak berretsi du adostutako neurriak aurrera eramateko konpromisoa, ur goraldien  kudeaketa eraginkorra lortzeko.

15.04.20. Hernani

Gaur goizean, Hernaniko udalean, Urumea arroan uholdeak ekiditeko erakunde arteko batzordearen hamaikagarren bilera egin da. Batzordearen 12. Bilera honetan, Urumean ur-goraldien kalteak murrizteko abian diren beste ekimenak aztertu dira. URAk aurreko hiruhilabetean Urumean eginiko mantentze lanen txostena aurkeztu du, eta Martuteneko lanei dagokionez, URAK azaldu du “lanok apirilaren 16an hasi direla ibilguan. Denborak edo ezbeharren batek galarazi ezean, lanei puntu desberdinetatik ekingo zaie, hartara lehen faseko lanak 2016ko bukaerarako amai daitezen” .

Lan horien mugarri esanguratsuenen artean, URAk honakoak azaldu ditu:

Apirila eta abuztua artean, ezkerreko ertzean egingo dela lan, El Pilarreko pasabidetik ibaian gora. Hortxe harri-lubeta bat eraikitzeaz gain, azaldu du ibilguaren ahalmen hidraulikoa handituko dela, eta lanok abuztuaren amaierarako burututzat izatea aurreikusten dela.

Era berean, maiatza eta urria artean, El Pilarreko pasabide berria egingo dela jakinarazi da; eta  maiatzaren amaierarako eskuin ertzeko lanei ekingo zaiela, Martuteneko zubitik eta El Pilarreko tartean: ura bideratzeko ormak eraiki, ur-lohien putzua egin,  ekaitz-tanga osatu, eta Martuteneko zubian egun diren zerbitzuen desbideratze-lanak. Bestalde, ekaina eta abuztu artean, Sarruetako behin- behineko bidea atonduko dela jakinarazi du URAk; hartara, oinezko eta autoen trafikoa birbideratu ahal izateko eta urrian Martuteneko zubiaren eraisketa-lanei ekin ahal izateko.

Ergobia-Akarregiko tarteko lanei dagokionez, URAk azaldu du ingenieritza bat kontratu dela ingurumen izapide berezia kudeatze aldera, Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa (ILJP) baita.

Batzarra Hernaniko udaletxean egin da,  eta  ondorengo erakundeek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzako eta Uraren Euskal Agentziako ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek, Donostia, Astigarraga eta Hernaniko Udaletako ordezkariek, Añarbeko Uretako ordezkariek eta, Gobernu zentralaren aldetik, Kosten Zuzendaritzak. Hauekin batera, Martutene, Astigarraga eta Hernaniko bizilagun elkarteen ordezkariek ere hartu dute parte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)