Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

2014an, biktimari arreta ematerko zerbitzuak genero indarkeriak eragindako 1.767 kasutan esku hartu zuen eta 981 emakumeri ohartarazi zien haien erosatzaileak kartzelatik atera zirela

2015.eko apirilak 22
  • 2014an Eusko Jaurlaritzaren doako zerbitzu horretan artatutako pertsonen % 84,80 emakumeak dira; gehienak (% 51,89), indarkeria matxistaren biktimak.
  • 2014an, tratu txarrak izan ziren delitu mota ohikoena: guztizkoaren % 83,6.
  • Gobernuaren ustez, 2015ean, Euskadin tratu txarrak salatuko dituzten 4.200 bat emakumeri emango die aholkularitza eta laguntza juridikoa. 
  • Orobat, 249 erasotzailek GAKOA programan parte-hartu dute. GAKOA, hain zuzen, erasotzaileak berriz hezteko programa da, gizonek erantzukizuna har dezaten eta emakumeen aurkako indarkeria-dinamikak berriro bideratzeko.
  • Era berean, Eusko Jaurlaritzak genero-indarkeria aztertzeko berariazko hiru unitate ditu Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren baitan integratuak; psikologia, psikiatria eta gizarte-laneko profesionalek osatzen dituzte eta haien zeregina biktimek jasotako lesio fisiko eta psikologikoak aztertzea da.

 Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Josu Erkoreka, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordearen aurrean agertu da gaur goizean, Legebiltzarreko taldeei justizia-zerbitzuek indarkeria matxistari erantzuteko ezarritako protokoloa azaltzeko.  Hala, Herri Administrazio eta Justizia Sailak genero-indarkeria jasaten duten emakumeei arreta egokia, integrala eta doakoa eskaintzeko eskura jarri dituen zerbitzuak zerrendatu ditu Erkorekak bere mintzaldian:

BIKTIMEN ARRETA ZERBITZUA (BAZ): 1991n sortutako zerbitzua da. Ordutik, arreta ematen die genero-indarkeria jasan duten emakume guztiei, arreta osoa, jarraitua eta doakoa eman ere. Diziplina anitzeko taldeek ematen dute zerbitzua; taldeotan, legelariak, gizarte-langileak, psikologia eta psikiatriako profesionalak, etab. dihardute. Zerbitzuak lau bulego ditu: hain zuzen, Gasteizko, Donostiako, Bilboko eta Barakaldoko Justizia Jauregietan.

Herri Administrazio eta Justizia Sailak alor horretan ezarritako arreta-zerbitzu garrantzitsuena denez, aurten, 2015ean, Jaurlaritzak sendotu egin du % 45,6 gehituz guztizko aurrekontua, 677.600 eurora arte. Zerbitzu honetan 16 langilek egiten dute lan, besteak beste, zuzenbide, psikologia eta  gizarte langintzan profesionalak daude.

Zehazki, hau da genero-indarkeriaren biktimekin egiten duen lana: 

Hasierako arreta: biktimari harrera egitea, aholkularitza osoa ematea, izapideak egiaztatzea, kautela-neurriak, arazoari buruzko informazio zehatza, sare soziosanitariora bideratzea, familiarekin harremanetan jartzea, eta abar.

Biktimei beren eskubideei eta eskuragarri dituzten laguntzei buruzko informazioa ematea: doako laguntza juridikoa, abiarazi daitezkeen ekintza zibil eta penalak, diru-laguntzak, gizarte- eta osasun-baliabideen sarera bideratzea, eta abar.

Prozesu guztian zehar laguntzea: etengabeko informazioa, bilakaeraren jarraipena, arreta psikologikoa, epaiketetara eta deklarazioetara joaten laguntzea, eta abar.

Babes aginduak edo bestelako kautela-neurriak dituzten biktimei laguntza berezia ematea:organo judizialen eta zerbitzu sozialen arteko koordinazioa, biktimaren beharrak ezagutzea, epaitegia etengabe informatuta izatea, eta abar.

KARTZELATIK ATERATZEAK JAKINARAZTEKO TELEFONOA: 2014az geroztik, Herri Administrazio eta Justizia Sailak bere gain hartu du erasotzaileen kartzelaratzeak, kartzela-aldaketak eta kartzelatik ateratzeak jakinarazteko zerbitzua ere. Zerbitzuak erasotzaileen egoera osorik ezagutzeko aukera ematen die biktimei: horrela, unean-unean dagozkion babes-neurriak abiaraz ditzakete.

DOAKO AHOLKULARITZA ETA LAGUNTZA JURIDIKOA: Indarkeria matxista jasan duten emakume guztiek eskuragarri dute Orientabide Juridikoko Zerbitzua; orobat, eskubidea dute Doako Aholkularitza Juridikoa jasotzeko. Bi zerbitzuak Herri Administrazio eta Justizia Sailak finantzatuak dira. Hala, Eusko Jaurlaritzak abokatu eta prokuradore zerbitzu osoa jartzen du tratu txarrak izan dituzten emakume guztien eskura, lege-aholkularitza osoa eta epaiketa-defentsa egokia izan dezaten. 2015ean, Eusko Jaurlaritzak 14,5 milioi euro bideratuko ditu, guztira, zerbitzua finantzatzeko eta, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren zenbatespenen arabera, indarkeria matxistaren biktima izandako 4.200 bat emakumek helduko dio zerbitzuari.

GAKOA PROGRAMA: Eusko Jaurlaritzak, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren bitartez, genero-indarkeriako delituengatik zigortutako pertsonak berrezteko programa bat du: GAKOA. 2015ean, Jaurlaritzak 100.000 bat euro inbertituko ditu GAKOAn. Programaren helburua da gizonek egindako delituaz erantzukizuna hartzea; emozioetan eta sentimenduetan sakontzea, eta berriro bideratzea emakumeen aurkako indarkeriazko dinamiken adierazpen oro. Horrela, emakumeen osotasun fisiko eta psikikoa bermatzen eta babesten da. Gakoa programak 12 hilabete irauten ditu gutxienez eta bertan hiru fasetan egiten da lan:

  • Hasierako fasea: motibazioa, tratamenduarekiko atxikimendua eta erantzukizuna lantzeko.
  • Talde-fasea: fase honetan, unitate eta gai desberdinak jorratzen dira; talde-saioak izan ohi diren arren, bada, halaber, banakako saioak egiteko aukera.
  •  Alta eta jarraipena: behin programa amaiturik, jarraipena egiten da hurrengo hamabi hilabetetan zehar.

AUZITEGI MEDIKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEA: Era berean, Eusko Jaurlaritzak hiru unitate berezi ditu genero-indarkeriako kasuak aztertzeko. Unitate horiek Euskadiko hiru hiriburuetan jarduten dira eta psikiatria, psikologia eta gizarte-laneko adituek osatzen dituzte. Talde horiek indarkeria matxista jasan duten emakumeen lesioak aztertzen dituzte, hala lesio fisikoak nola psikologikoak.

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan guztira 128 profesionalek lan egiten dute. Haien artean, psikologiako, psikiatriako, gizarte-laneko, laborategi-tekniketako eta abarretako profesionalak daude. 

BIKTIMEN ARRETA ZERBITZUAK TRATU TXARRAK JASANDAKO EMAKUMEEI EMANDAKO ARRETAREN 2014KO BALANTZEA

Bere esku-hartzean, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak, programa horien 2014ko emaitzak zehaztu dizkie legebiltzarreko taldeen bozeramaileei. Hala, iaz, emakumeak ziren Biktimen Arreta Zerbitzuan artatutako pertsona gehien-gehienak: hain zuzen, guztizkoaren % 84,80. Gehienak, eraso matxistak zirela-eta jo zuten zerbitzura.  Zehazki, zerbitzuak 2014an esku-hartutako 3.405 kasuetatik, % 51,89 indarkeria matxistak eragindakoak ziren. Zifra hori lurralde historikoen arabera banatuz gero, Bizkaian bideratu ziren laguntza-kasu gehienak:

         BIKTIMEN ARRETA ZERBITZURA JOTZEKO ARRAZOIAK, LURRALDEAREN ARABERA

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

Delitu orokorrak

176

630

294

1.100 (% 32,30)

Genero-indarkeria

499

882

386

1.767

(% 51,89)

Familia barruko indarkeria

102

265

171

538

(% 15,80)

GUZTIRA

777

1.777

851

3.405

Genero-indarkeriaren esparruan sartzen diren delitu-mota ugarien artean, 2014an, tratu txarrak izan ziren gehien erregistratutako delitua; hain zuzen, 1.478 kasu, hau da, guztizkoaren % 83,64:

 

GENERO INDARKERIAREN ESPARRUKO DELITU MOTAK, LURRALDEAREN ARABERA

DELITU MOTA

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

Gizahilketa

5

4

0

9

(% 0,5)

Gizahilketa saiakera

5

4

0

9

(% 0,5)

Lesioak

23

10

22

55

(% 3,1)

Tratu txarrak

372

816

290

1478

(% 83,64)

Askatasunaren aurkakoak: mehatxuak, behartzeak, legez kanpoko atxilotzeak...

45

10

39

94

(% 5,3)

Sexu-askatasunaren eta -intimitatearen aurkakoak

10

10

4

24

(% 1,3)

Bizitza pribatuaren, irudiaren eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkakoak

0

1

0

1

(% 0,05)

Ohorearen aurkakoa: irainak

4

1

0

5

(% 0,2)

Familia-harremanen aurkakoak: abandonatzea, familia-eskubide eta -betebeharren aurkako delituak, adingabeak ostea, eta abar.

 

4

 

6

 

3

 

13

(% 0,7)

Ondarearen aurkakoak: usurpazioa, iruzurra

1

2

0

3

(% 0.1)

Kondena urratzea

15

4

1

20

(% 1,1)

Pertsonen aurkako hutsegiteak

7

1

0

8

(% 0,4)

Ondarearen aurkako hutsegiteak

0

0

1

1

(% 0,05)

Beste batzuk

8

12

27

47

(% 2,6)

GUZTIRA

499

881

387

1767

Bestalde, 2014an Biktimen Arreta Zerbitzura eskurako diru-laguntzengatik interesa dela-eta jo zuten pertsona gehien-gehienak (% 77,14), genero-indarkeria jasandako emakumeak ziren. Zifra hori lurralde historikoen arabera banatuz gero, Araban bideratu ziren laguntza-kasu gehienak:

 

DIRU-LAGUNTZEI BURUZKO AHOLKULARITZA

 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

Indarkeriazko delituengatik

2

12

2

16

(% 22,85)

Genero-indarkeriagatik

38

15

1

54 (% 77,14)

GUZTIRA

40 (% 57,14)

27 (% 38,57)

3

(% 4,28)

70

 

ERASOTZAILEA KARTZELATIK ATERA IZANAREN JAKINARAZPENEN 2014KO BALANTZEA

2014an, Biktimari Arreta Emateko Zerbitzua genero-indarkeriaren 981 biktimekin jarri zen harremanetan, haien erasotzailea kartzelaratu, kartzelaz aldatu edo kartzelatik atera zela jakinarazteko.  Zifra hori lurralde historikoen arabera banatuz gero, Araban bideratu ziren jakinarazpen gehienak: 

KARTZELATIK ATERATZEAGATIKO JAKINARAZPENAK

 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

Espetxeratzea edo espetxez aldatzea

35

113

5

153

(% 15,59)

Ez dagokionak (*)

78

122

9

209

(% 21,30)

Kartzelatik ateratzeagatiko jakinarazpenak

410

193

16

619

(% 63,09)

GUZTIRA

523 (% 53,31)

428

(% 43,62)

30

(% 3,05)

981

(*) «Ez dagokion jakinarazpen» terminoa erabili dugu, zerbitzuak, urruntze-agindua indarrean egon gabe ere, biktimari kartzelatik ateratzea ohartarazi behar diola jotzen dueneko jakinarazpenak izendatzeko.  

TRATU TXARREN EMAILEAK BERREZTEKO GAKOA PROGRAMAREN 2014KO BALANTZEA

2014an, Gakoa programak 249 erasotzaile artatu zituen guztira. Programaren balantzea oso ona izan da: parte-hartzaileengan emaitza positiboak sumatzen dira; eta aldaketak izaten dituzte maila afektiboan, jokabidekoan zein kognitiboan, bereziki giza harremanak –eta zehazkiago, bikote- eta familia-harremanak– ulertzeko modu berriak eta bidezkoak barneratzearekin lotuta. Horrez gainera, erabiltzaileek berek eta haien familiek positiboki balioetsi dute programa:

2014AN ARTATU DIREN PERTSONAK 

 

Bizkaia

Araba

Gipuzkoa

2014an programan sartu diren kide berriak

59

19

22

Aurretik programako kide zirenak

105

16

28

Guztira

164 (% 65,86)

35

(% 14,05)

50 (% 20,08)

249

2014ean zenbatutako 1.441 esku-hartzetatik, gehienak (% 88,5) banakakoak izan ziren; jarraian, talde-terapiak eta familiako esku-hartzeak datoz. Lurraldeka banatuz gero, Bizkaian parte-hartzen dute tratu txarren emaile gehien berrezte-programa horretan: ia guztizkoaren % 70.

 

AURRERA ERAMAN DIREN ESKU HARTZE MOTAK, LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERA

 

 

Bizkaia

Araba

Gipuzkoa

Guztira

Banakako saioak

850

212

214

1276

(% 88,54)

Familiekin esku-hartzeak

19

5

0

24

(% 1,66)

Terapia-taldearekin saioak

120

0

0

120

(% 8,32)

Hezkuntza-psikologiako taldearekin saioak

18

0

3

21

(% 1,45)

Esku hartzeak guztira

1007

(% 69,88)

217

(% 15,05)

217

(% 15,05)

1441

 

Zerbitzuak antzeman duenez, GAKOA programan parte-hartu duten erasotzaileek ez dute profil zehatz bat agertzen, baizik eta aniztasun handia, adinari (21-69 bitartekoak), maila sozial nahiz ekonomikoari, kultura-mailari, lanbide edo lan motari eta abarrei dagokienez. Parte-hartzaileen herritartasunari bagagozkio, Euskadiko Autonomia Erkidegokoak edo Estatukoak dira gehienak; iaz, zehazki, % 74.

GAKOA programa 2005ean abiarazi zen; orduz geroztik, 1.052 gizon artatu ditu guztira.

 

2005AZ GEROZTIK GAUZATUTAKO ESKU HARTZEAK 

Bizkaia

Araba

Gipuzkoa

GUZTIRA

834

54

164

1052

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)