Berriak
Eu

Lehendakariak Gernika Batailoiko gudariak omendu ditu Pointe de Graveko batailaren 70. urtemugan

2015.eko apirilak 18
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkulluk Akitaniako presidentearekin batera parte-hartu du II. Mundu Gerran tropa alemaniarren aurka borrokatu ziren gudarien oroimenezko ekitaldian.

«Harro sentitzen gara euskaldunek tiranien aurkako borrokari egindako ekarpenaz », baieztatu du. 

Iñigo Urkullu lehendakariak Gernika batailoiko gudari boluntarioak omendu ditu; hain zuzen, 1945ean, Pointe de Graveko batailan, Frantziako indarrekin batera tropa alemaniarren aurka borrokatu zirenak. Ekitaldia gaur eguerdian ospatu dute, Akitaniako Vendays-Montalivet udalerrian. Han izan dira, besteak beste, Alain Rousset Akitaniako presidentea, tokiko agintariak eta Carnot brigadako —euskal batailoia hartu zuen brigadako— borrokalari ohiak.

Lehendakariarekin batera, ekitaldira joan dira ere, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Josu Erkoreka eta Ana Oregi sailburuak, Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Mikel Antón Europako Gaietarako zuzendaria.  

Omenaldiari hasiera emateko, Frantziako bandera eta ikurrina jaso dira, eta agintariek loreak eskaini dituzte Carnot brigadako borrokalarien oroimenezko gurutzearen aurrean (Memorial de la Cote 40). Ondoren, oroigarri plaka bat estalgabetu dute. Horrez gainera, lehendakariak eta presidente akitaniarrak Gernikako Arbolaren kimu bat landatu dute, Pointe de Grave lurmuturraren askapenean parte-hartu zuten euskaldunen oroimenez.

Urkullu harro agertu da ekitaldira bertaratutakoen aurrean «tiranien aurkako borrokan, Hitlerren eta Frankoren aurka, eta II. Mundu Gerraren hasieratik Frantzia eta Europa askatzeko» euskaldunek egindako ekarpenaz. Halaber, Agirre lehendakaria buru izan zuen Eusko Jaurlaritzaz; esan duenez, «haren oinordeko sentitzen gara gu».

Iñigo Urkulluk adierazi du tropa frantziarrekin egindako elkarlan hura kultur-aniztasunaren sinbolo bat dela, arrazen eta sinesmen ideologiko eta erlijiosoen gainetik, eta gaineratu du tolerantziaren alde eta tiraniaren aurka dugun konpromisoa bultzatzen duen «eredua dela Europan» gaur egun.

Lehendakariak berretsi du premiazkoa dugula Oroimenerako politika publiko bat, gatazka belikoek ekarritako giza-eskubideen urraketak eta bidegabeko sufrimendua argituko dituena, eta duintasuna, askatasuna eta demokrazia defendatzeko borrokatu ziren eta borrokatzen diren pertsonen balioak eta konpromisoa ahazmenetik aterako dituena.  Azken finean, «gizarte-pedagogia bat bultzatuko duen politika bat, gertaera horiek errepikatzen ez direla bermatuko duena». 

Gernika Batailoia 

1944an, erbesteratutako Eusko Jaurlaritzak, Agirre Lehendakaria buruan, gudari ohiak biltzeko eta Gernika batailoia sortzeko agindu zion Kepa Ordoki gudarien ofizial ohiari, aliatuei beren gerra ahaleginetan laguntzeko. Gernika batailoia sorturik, batailoikideak Médoc-eko guda-oinerantz abiatu ziren frantses osteen Carnot Brigadan sartzeko.

Brigadaren helburua zen Frantziako hego-mendebaldeko Pointe de Grave penintsula osoa askatzea. Hango lubakietan 4.000 soldadu nazi zeuden, alemaniarren erresistentzia-poltsa gisa, Bordeleko portua blokeatzen, hiria mehatxupean jartzen eta aliatuen zuzkidura eragozten. 

Borrokak 1945eko apirilaren 14an hasi ziren eta zazpi egunez iraun zuten, apirilaren 20ra arte. Bost gudari hil ziren eta 35 zauritu ziren. Bataila Pointe de Graveko tropa alemaniarrak errenditu zirenean amaitu zen. Apirilaren 22an, De Gaulle jeneralak tropak ikuskatu zituen, ikurrinari agur egin zion eta adierazi zuen «Frantziak ez duela inoiz ahaztuko euskaldunek lurralde hau askatzeko egin dituzten esfortzu eta sakrifizioak».

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mmoli588
    2015.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari rinde homenaje a los gudaris del Batallón Gernika en el 70 aniversario... http://t.co/FkVVdYsViw

  • @TxikiTaun
    2015.eko apirilak 26

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari rinde homenaje a los gudaris del Batallón Gernika en el 70 aniversario de la batalla de la Pointe... http://t.co/igtW73046f

  • @mirenepalacios
    2015.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari rinde homenaje a los gudaris del Batallón Gernika en el 70 aniversario de la batalla de la Pointe... http://t.co/s15WMKhtUn

  • @mirenepalacios
    2015.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari rinde homenaje a los gudaris del Batallón Gernika en el 70 aniversario de la batalla de la Pointe... http://t.co/s15WMKhtUn

  • @anamarti4
    2015.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari rinde homenaje a los gudaris del Batallón Gernika en el 70 aniversario de la batalla de la Pointe... http://t.co/jhHFXV4Ois

  • ana
    2015.eko apirilak 20

    ME HA GUSTADO @iurkullu animo mira el video de fabra de su proclamacion y veras

  • @Aquitaineuskadi
    2015.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari rinde homenaje a los gudaris del Batallón Gernika- 70 aniversario de la batalla de la Pointe de Grave http://t.co/MtmL8M3Cdf

  • @jescoin
    2015.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @eajpnveibar: Lehendakariak Pointe de Graven oroitutako gudarien artean eibartar bat dago: Andres Prieto. http://t.co/pkF5LBGLyN

  • @eajpnveibar
    2015.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Pointe de Graven oroitutako gudarien artean eibartar bat dago: Andres Prieto. http://t.co/pkF5LBGLyN

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alain Rousset, presidente de Aquitania