Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Justizia Administrazioaren hizkuntza-normalkuntza

2010.eko uztailak 01

Jaurlaritzaren Kontseiluak Justizia Administrazioaren hizkuntza-normalkuntzari buruzko Dekretua onartu du.  Dekretu horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen koofizialtasun erregimena praktikara eramatea Justizia Administrazioarekin harremanetan dagoen edozein herritarrek euskaraz nahiz gazteleraz egiteko aukera izan dezan. 

Dekretu honek ordezkatuko du partzialki auzitegiek ezeztatu zuten uztailaren 29ko 152/2008 Dekretua eta da, halaber, Euskadiko Justizia Administrazioa Bulego Judizial eta Fiskalaren antolamendu eta jarduera berrira egokitu beharraren ondorio bat.  

Jaurlaritza aurreko arauaren helburuetan oinarritu da eta bideak egokitu ditu lorpen tinkoak eta egonkorrak lortu nahian.  Justizia Administrazioaren eta berorren langileen lanpostu eta zereginen diseinu berriak ahalbidetuko du koofizialtasuna aurrera eramatea baina beti kontuan hartuta arian-arian eta pixkanaka egiteko moduko prozesua dela.

Dekretuak euskararen erabilera sustatu nahi du eremu judizialean jarduteko hizkuntza bezala. Horretarako ezarri da 10 urtetan Justizian lanpostuen %35 lanpostu hizkuntzaren arabera eskakizun berezikoak izatea. Alabaina, ehuneko hori proportzionalki banatuko da  barruti judizialetan euskara benetan ezarri ahala.  

Dekretuak euskalduntzeko bosturteko planak ezartzen ditu eta horrela, 2010ean lanpostuen zerrenda berria indarrean hasten denean, portzentaje horien heren bat gauzatzeko aukera egongo da eta, gainontzekoa, hurrengo bi bosturtekoetan (2015 eta 2020) lortuko dira.

Eskakizun bereziko lanpostuak zehazteak eskatzen du lehentasunezko eskualdeak zehaztu daitezela. Halaber, hizkuntza erabiltzeko lehentasunezkoak jotzen diren eginkizun prozesalak edo jarduketa judizialak finkatzeko eskatzen du.

Hasierako araua da euskara lanpostu generikoetan meritu bezala baloratuko dela oro har eta bereziki, eta bakarrik salbuespen gisa baldintzatzat hartuko dela eskakizun bereziko lanpostuetan sartzeko eta horiek betetzeko.

Hizkuntza-normalkuntzak eskatzen du, halaber, prozesu antolaketan lantalde elebidunak lortu daitezela. Honek esan nahi du gai izatea prozesu-izapidea euskaratzeko, epaileak emandako ebazpenaren zehaztasuna eta erabateko eraginkortasuna galdu gabe.

Eta, beraz, epaiketa-jardunen hizkuntza alde batera utzirik (BJLOren 213. artikulua), erabiliko den sistema izango da behin-behineko zerbitzu erkideen barruan dokumentua bi hizkuntzetan egiteko aukera emateko modukoa, hizkuntza koofiziala erabiltzeko herritarrari aitortzen zaion eskubidea betetzeko helburuz.

Gainontzekoari dagokionez, hizkuntza egiaztatzeko hizkuntza eskakizunak Justizia Administraziokoak diren kidegoei esleitzen zaizkie eta ez lanpostuen zerrendari. Horrela, laguntzaileen eta izapidetzaileen kidegoentzat 2. hizkuntza eskakizuna eskatzen da eta kudeatzaileenarentzat 3. hizkuntza eskakizuna.

Halaber, Dekretuan ezarrita daude hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko sistema, euskalduntze planak baita prozesu hori jarraitzeko lehentasunak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan