Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

AZTIk eta Eurest Euskadik elikagai berriak ikertuko eta garatuko dituzte

2015.eko apirilak 17

AZTIk —elikagaien berrikuntzan aditua den zentro teknologikoa— eta Eurest Euskadik —talde handietarako otordu-enpresa eta Compass Groupeko kidea— lankidetza-hitzarmen estrategiko bat sinatu dute nutrizioaren ikuspegitik hobetuta dauden eta tokiko produktuaren erabilera aktiboagoa sustatzen duten elikagai-produktu osasungarri berriak ikertzeko eta garatzeko.

Hitzarmenak hiru urte iraungo du, eta helburu hau du: profesionalki elkarlanean aritzea elikagai-produktu berriak ikertzen eta garatzen, eta prozesu eraginkorrago eta jasangarriagoak garatzeari lotutako bestelako ikerketa batzuk egitea. Hitzarmen honen ondorioz lortzen diren produktuak Eurest Euskadik erabiliko ditu, modu esklusiboan, estatu mailan.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta AZTIko presidentea, Bittor Orozek, hitzarmenaren sinaduran izan da eta funtsa publikoekin bultzatutako ikerketak gizarte osorako produktu berri eta erantzun gastronomikoak lortu ditzakeela azpimarratu du.

Gaur sinatutako hitzarmena sailburuordetzaren Berrikuntza Estrategia Biziaren inguruan kokatzen da. Bertan berrikuntza sustatzen da merkatuaren aldaketak, tendentziak eta eboluzioaren jarraipenaren bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rogelio Pozo, Aztiko zuzendari nagusia