Berriak Kultura
Eu

Ars Itineris: bidaia arte garaikidean

2010.eko uztailak 01

Blanca Urgell Kultura sailburuak Santiagoko Bideari buruzko erakusketa bat inauguratu du gaur arratsaldean, Vitoria-Gasteizko Artium museoan

Ostiral honetatik –uztailaren 2a- irailaren 12ra arte, Artium museoko Hego Goi Aretoak Ars Itineris erakusketa hartzen du: bidaia arte garaikidean. Erakusketa honek 17 artistaren pieza bana erakusten ditu, bidaiatzeari buruzko hainbat ikuspegi eskainiz, bizia bera den bide-ibilbidetik hasita, plazerez edo behartuta lur arrotzetara egindako joan-etorrietatik pasatuz eta oroimenera egiten diren bidaia sinbolikoetara iritsiz. Erakusketa bihar ostirala zabalduko da publikoarentzat, baina inaugurazio ofiziala gaur arratsaldean izango da, Blanca Urgell Kultura Sailburuaren eskutik. Xacobeo urte honetan, Eusko Jaurlaritzak apustua egin du Santiagoko Bidea bultzatzeko, Euskadi zeharkatzen duen zatian, hau da, Iparraldeko Bidea izenez ezagutzen dena bultzatzeko; izan ere, urtero bisita ugari jasotzen ari da Santiagora doazen erromesen aldetik. Jaurlaritzak ezarri duen helburua da lortzea UNESCOk Munduaren Ondare deklaratzea Santiagoko bidearen euskal zati hau.

Gaur arratsaldean, Blanca Urgell Kultura sailburuak ofizialki inauguratu du erakusketa hau, Eusko Jaurlaritzaren babesa duena eta Gasteizko Artium museoan irailaren 12ra arte egongo dena. Gainera, urte osoan, Kultura saila hainbat kultur ekitaldi, kontzertu, kale-antzerki, erakusketa eta abar antolatzen ari da Santiagoko Bidearen zati hau ezagutzera emateko, orain arte ibilbide tradizionala baino ezezagunagoa baita. Guztira, 37 ekitaldi gauzatuko dira hiru euskal lurraldeetako 22 udalerritan. Sailburuak azpimarratu duenez, erakusketa “handinahia” da bere arrazoiagatik eta “garrantzitsua” beren obrak ekarri dituzten artisten kalitateagatik. Kultura sailak Kostaldeko Bidea bultzatu nahi du, “gizartea aberasteko aukera bat” delakoan, zeren “Europako lehen mailako bide bat baita kultur trukerako. “Bidean bada Historia, bere bete-beteko zentzuan, eta baita historiak, errealitate linguistiko eta kulturalak, artea, arkitektura, musika, antzerkia, aisia eta baita gastronomia ere”, adierazi du. Azken batean, aukera bat Santiagoko Bide osoa zeharkatzen duen “gizateriaz” gozatzeko, euskal zatia barne sartuta.

Eusko Jaurlaritzaren esperantza da UNESCOk Munduaren Ondare deklaratzea Iparraldeko bidea 2011 urtean, eta, horri begira, “Ars Itineris: bidaia arte garaikidean” erakusketak bere ateak irekiko ditu Gasteizen. Urte osoan, Kultura saila hainbat kultur ekitaldi, kontzertu, kale-antzerki, erakusketa eta abar antolatzen ari da, Santiagoko Bidearen zati hau ezagutzera emateko, orain arte ibilbide tradizionala baino ezezagunagoa baita. Antonio Rivera Kultura sailburuordeak adierazi duenez, egiten diren ekitaldi guztiak, “Ibilalditik hasita eta UGPrekin bukatuz”, erakusketa monografiko batean bilduko dira Umeen Gabonetako Parkean bertan. Munduaren Ondare deklaratzeko helburuari dagokionez, Riverak azpimarratu du Kultura sailetik “etxeko lanak egiten ari direla”. Blanca Urgell Kultura sailburuak gaur arratsaldean inauguratuko duen erakusketari dagokionez, Riverak esan du beraren bitartez Gasteizera hurbildu ahal izango dela Santiagoko Bidearen “alderdi artistikoa”.

Erakusketa honen haria Santiagoko bidea da, euskal adarrak horren partea baita Kostaldeko trazatuarekin; izan ere, urtez urte gero eta erromes gehiagok erabiltzen dute tarte hau Santiagoko katedralaren eskaileretara iristeko. Erakusketa honetan, 17 artistaren pieza bana erakusten dira, bidaiatzeari buruzko hainbat ikuspegi eskainiz, bizia bera den bide-ibilbidetik hasita, plazerez edo behartuta lur arrotzetara egindako joan-etorrietatik pasatuz eta oroimenera egiten diren bidaia sinbolikoetara iritsiz.

Gainera, Artium museoaren kanpoaldean, oroimenaren Hodeiak izeneko erakusketa jarri da, alegia, 6 metroko hodei bat, PVCz egina eta helioz betea, 4 USB sarrera, 4 pendrive eta zenbait ainguraketa dituena. Prozesu erraz baten bidez, hodei horretara “igo” ahal izango dira Santiagoko Bidearekin zerikusia duten argazkiak, irudiak eta bideoak. Hodei horrek Santiagoko Bidea egingo du, etapaz etapa, erromesek eramana; atsedenaldi bakoitzean, erromes horiek ahalbidetuko dute gainerako erromesen argazki eta bideo berriak igotzea. Badira honen moduko 7 hodei beste horrenbeste hiritan, eta guztien artean erakusketa bat osatuko dute uztailaren 22an, Santiagoko plazan.

Guztira, “Ars Itinieris”ek berrehun obra baino gehiago bilduko ditu, gutxi gorabehera ehun nazioarteko artistarenak. Artista horiek gure bidaia kontzeptuan barneratzen dira, eta baita bidaiak har ditzakeen formetan ere, bidaiari moten eta aukeran dauden tarte eta helmugen arabera. Ordezkatuta dauden sortzaileen artean, hauexek aipa daitezke: Thomas Ruff, Ibon Aranberri, Bleda eta Rosa, Sergio Belinchón, Olafur Eliasson, Joan Hernández Pijuan, Matt Mullican, Magdalena Correa, Richard Long, Francesc Torres eta Sophie Wettnall.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Rivera