Berriak Osasuna
Eu

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak Dermatologiako kontsultak eraberritu ditu

2015.eko apirilak 17

Jon Etxeberria zuzendari nagusiak Dermatologiako instalazioak bisitatu ditu

Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Santiago Rabanal zuzendari gerentearekin batera, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Dermatologiako kontsulta berritutak bisitatu ditu gaur goizean. Kontsulta horiek zerbitzuaren arreta hobetzea ahalbidetuko dute.

Astelehen honetan, apirilaren 13an, Dermatologiako kontsulta berritutak irekiko ditugu; horrenbestez, pazienteek jada ez dute joan beharko Administrazioko pabiloiko hirugarren solairura kontsulta berrituetara joateko. Orain, beheko solairuan dago ekipamendu berria, beste kontsulten parean, eta, horrenbestez, errazagoa da bertara heltzea. Ekipamendu berriak 400 m2 ditu, eta 420.000 euro inbertitu dira.

Lau kabina daude tratamenduak egiteko PUVA izpiekin; zerbitzukoek egiten dituzten interbentzioetarako operazio-gela bat, ekipamendu berriarekin, hala nola interbentzio-ohatila bat eta LED teknologiarekiko bi lanpara -lagungarria da jarduera asistentzialerako, energia aurrezten da eta ingurumenerako hobea da-; laser-tratamenduetarako gela bat, eta sei kontsulta. Halaber, erizaintzarako eta zerbitzuaren beraren saioetarako behar diren gelak ditu, eta itxarongela bat 30 lagunentzat.

Dermatologiako Zerbitzuak hilean 1.500 kontsulta, 410 interbentzio eta 800 proba egiten ditu.

Ekipamendu berri honekin Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak, Gizarte-Erantzukizun Korporatiboari begira, beste pauso bat eman du kudeaketa-eredu iraunkorraren bidean. Izan ere, hainbat leku Laborategien eraikuntza berrian zentralizatu direnez, leku libreak baliatu ahal izan dira. Kasu honetan, Anatomia Patologikoaren lehengo pabiloia hartuta, pazienteak errazago irits daitezke bertara, kontsulta berriak beheko solairuan baitaude; halaber, paziente eta profesionalentzat erosoagoa da, diagnostikorako eta tratamenduetarako lekua handiagoa baita, eta energia aurrezten da, ekipamendua eraginkorragoa delako.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @VArechavala
    2015.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @biocrucesHRI: El Hospital Universitario Cruces renueva sus consultas de Dermatología
    http://t.co/O4VK2j7gHi

  • @biocrucesHRI
    2015.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    El Hospital Universitario Cruces renueva sus consultas de Dermatología
    http://t.co/O4VK2j7gHi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)