Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak proposatu du Euskadiko Herri Administrazioei aukera ematea bitarteko langileentzako, aldi baterako lan kontrataua dutenentzako eta sententziaz finkoa ez den lan kontratu mugagabea deutenentzako "enpleua egonkortzeko prozesu bereziak" deitzeko

2015.eko apirilak 16
  • Gaur goizean sindikatuei aurkeztu zaien Euskadiko Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuak proposatzen du zenbait kategoria profesionaletako bitartekotasun-tasa altuekin bukatzea, urteetan Euskadiko herri-administrazioetan lanean aritu diren langileek hartutako jakintza eta trebeziak galdu gabe.
  • Testuak aurrerapena dakar familiako bizitza eta lana bateratzeari dagokionez; hala, 20ra goratzen du amatasun-baimenaren aste kopurua eta 32ra aitatasun-baimenaren egun kopurua. 
  • Sindikatuekin bost hilez negoziatzen egon ondoren, Enplegu publikoari buruzko Euskadiko legearen aurreproiektua azken izapidetze-faseetara iritsi da gaur, onarpenari heldu eta Legebiltzarreko taldeen esku jarri aurretik. 

Eusko Jaurlaritzak EAEko herri-administrazioetan lanean ari diren 110.000 lagunei eragingo dien Enplegu publikoari buruzko Euskadiko legearen aurreproiektuaren azken zirriborroa aurkeztu die sindikatuei gaur.

Gaur goizean, Euskal autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazioko Mahai Orokorrean aurkeztu duten testua Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek, EUDELek eta EHUk sortu dute elkarrekin, eta sindikatuekin negoziatu da azken bost hiletan. Dokumentua bi aldeko bileretan eta saio orokorretan landu da, eta 3.120 erakundek, organismo publikok, entitatek, sindikatuk eta administrazioko langilek egindako ekarpenak biltzen ditu.

 

ENPLEGU PUBLIKOA EGONKORTZEA

 

Aurreproiektu honen berritasun nagusietako bat barruan hartutako zenbait xedapen dira; izan ere, lehen aldiz euskal araudian, aurrera badoaz, aukera emango diete Euskadiko herri-administrazioei «enplegua egonkortzeko prozesu bereziak» abiarazteko «bitarteko langileentzat, aldi baterako lan-kontratua dutenentzat eta sententziaz finkoa ez den mugagabeko lan-kontratua dutenentzat». 

Hala, gaur aurkeztu den zirriborroak zenbait formula zehazten ditu lan-eskaintza publikoak deitzen dituen administrazioan langile horien eskarmentua balioztatzeko. Orobat proposatzen du administrazioek «sarrera-txanda bereiziak» deitu ahal izatea, egonkortasuna emateko, bai lehiaketara deitutako lanpostuan 8 urtetik gorako esperientzia egiaztatu ditzaketen langileei, eta bai % 40tik gorako bitartekotasun-tasa duten kategoria profesional batean daudenei ere. Nolanahi ere, Euskadiko herri-administrazioek, gehienez, deitzen dituzten hautaketa-prozesuetako lanpostuen % 60 gorde ahalko luke «sarrera-txanda bereizirako».

Proposamen hauen bidez, Eusko Jaurlaritzak EAEko herri-administrazioetako zenbait kategoria profesionaletako bitartekotasun-tasak txikitu nahi ditu, bitarteko langileek urteetan lortutako ezagutzak eta abileziak galdu gabe, hau da, administrazioa kapitalgabetu gabe. 

LANA ETA FAMILIAKO BIZITZA BATERATZEA

Gainera, Enplegu publikoari buruzko Euskadiko legearen aurreproiektua aurrerapena izango da bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lana uztartzearen arloan. Hala, sektore publikoko langileek gutxienez ondoko hauek izango dituzte:

  • 20 asteko amatasun-baimena, baita adopzio eta abegi-kasuetan ere (egun 18 aste dituzte).
  • 32 eguneko aitatasun-baimena (egun 28 egunekoa da).
  • urtean 8 ordu lehen mailako senideei edo familiaren etxean bizi diren senideei kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoetara laguntzeko (egun ez dago halakorik).

ERREKONOZIMENDU PROFESIONALA

Enplegu publikoari buruzko Euskadiko legearen aurreproiektuak 1989ko Funtzio Publikoaren Legea eguneratuko du. Hala, esparru arautzailea modernizatuko dute, eta Euskadiko herri-administrazioetan lan egiten duten pertsonen egoerara egokituko dute. Legea onartzen dutenean, funtzionarioek beren lana gehiago estimatzen eta errekonozitzen dela sentituko dute, lanpostua aldatu gabe mailaz igo ahalko baitute eta ordainsarien baldintzak hobetu ahal izango baitituzte. Lehendabiziko aldiz, langile publiko guztien «ibilbide profesionalari» atea irekitzen dio..

Gainera, lehen aldiz, Euskadiko lege batek «Zuzendaritza Publiko Profesionala» sortuko du, administrazioan lan egiten duten langileek zuzendaritza postuak bete ahal izango dituztelarik meritu eta gaitasunak kontuan izango dituen prozedura publiko baten bitartez.

TXOSTEN AZKEN FASEA

Gaur helduko dio Enplegu publikoari buruzko Euskadiko legearen aurreproiektuak azken izapide-faseari. Datorren asteartera arte alegazio fasea irekita egonga da eta hortik aurrera dokumentua  «txostenen fase» izenekoan (Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua, Lan Harremanen Kontseilua, Aholku Batzorde Juridikoa eta Kontrol Ekonomikoaren Bulegoa) sartuko da. Ondoren, gobernu-kontseiluak onartu beharko du eta Legebiltzarrera bidaliko du, taldeek eztabaida dezaten. 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko apirilak 22

    Beste behin ere, sasi-sindikatuei esker, meritua eta ahalmena baztertzen dituzten prozedurak abiaraziko dituzte. Herritarron kalte.

    Bitartekoen meritua: lan-postu publiko bati dagokion soldata kobratzea dagokion aukeratze-prozesua gainditu gabe. Zerbitzu publikoak inoiz erabili izan ditugunok badakigu horrek zer nolako arreta-kalitate baxua eragiten duen.

    Bitartekoen ahalmena: oposaketak (hau da, lehi publikoak non ahalmena egiaztatzen den eta edonork parte har dezakeen) ez gainditzea. Kasu gehienetan horri oposaketak ez prestatzearena gehitzen zaio (oposaketara aurkezten dira baina egon izanaren ziurtagiria eskuratu ahal izateko, zerrendetan mantentzeko).

    Eskerrik asko funtzio-publikoa arbuiatzeagatik. Eskerrik asko zerbitzu publiko gero eta eskasagoak eskaintzeagatik.

  • @eajpnvparlament
    2015.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus Tras cinco meses de negociación con los sindicatos, el documento aborda su fase final de tramitación http://t.co/OT

  • @eajpnvparlament
    2015.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus Gaur sindikatuei aurkeztutakoEuskadiko Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuaren zehaztasunak http://t.co/J6yLwdQ1

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus Tras cinco meses de negociación con los sindicatos, el documento aborda su fase final de tramitación http://t.co/OT

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus Gaur sindikatuei aurkeztutakoEuskadiko Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuaren zehaztasunak http://t.co/J6yLwdQ1

  • @jerkoreka
    2015.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus Gaur sindikatuei aurkeztutakoEuskadiko Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuaren zehaztasunak http://t.co/J6yLwdQ1BJ

  • @jerkoreka
    2015.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus Tras cinco meses de negociación con los sindicatos, el documento aborda su fase final de tramitación http://t.co/OTivW1etwG

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)