Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

EHAA-k euskal autonomiari buruzko ikerketa lanetarako "Jesus Maria Leizaola" sariaren oinarriak argitaratu ditu gaur

2015.eko apirilak 16

 

  • Sari horren helburua euskal sistema autonomikoaren berezitasunei buruzko azterlanak bultzatzea da, gai horren erakusle adierazgarri eta prestigiotsuenetako bat izandakoa omendu eta gogoratzeko.
  • Lanek argitaratu gabeak izan behar dute, euskaraz edo gaztelaniaz, eta pertsonek banaka edo taldeka prestatu ditzakete; www.ivap.euskadi.eus webgunean aurkeztu behar dira, 2015eko maiatzaren 29a baino lehen.

Gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian  Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) antolatutako Jesus Maria Leizaola sariaren beste edizio berri baten deialdia publikatu da. Sari honi esker, 14.000 euroko saria jaso ahal izango da euskal autonomiaren arloko ikerketa lanetarako.

Ikerketa lan horiek aurkezteko epea irekita egongo da 2015eko maiatzaren 29ra arte, egun hori barne. Lanak xede horretarako gaitutako bide elektronikoetatik aurkeztu behar dira, hemen: www.ivap.euskadi.eus. Lanera euskarazko nahiz gaztelaniazko lanak aurkez daiteke. Argitaratu gabeko lanek izan behar dute, 100 orrialdeko gutxieneko luzerakoak, espazio bikoitzarekin mekanografiatuta. Edukiari dagokionez, baldintza bakarra dago: euskal autonomia bereziaren alderdietakoren bat izatea hizpide. Sari honetara pertsonak banaka nahiz taldeka aurkez daitezke.

EUSKAL AUTONOMIA SISTEMA

IVAPen funtzioetako bat euskal autonomia-sistemaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzea eta hedatzea da. Helburu hori lortzeko, organismo honek ikerketa-sari hau sortu zuen 1990ean, eta Jesus Maria Leizaola izena eman zion, arlo horretako erakusle prestigiotsu eta adierazgarrienetako bat izandakoa oroimenez.

Harrezkero, institutuak sari honen deialdia egiten du aldian-aldian, askatasun osoz euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egiten dituzten edo horiek aztertzen dituzten eta horietan sakontzen duten ikertzaileen ahaleginak sustatzeko eta ezagutarazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)