Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Oregik azpimarratu du “EAEko Y trenbide-sareak dakarren aukera, Arasur eta Jundizko plataforma logistikoak garatzeko”

2015-04-16
  •  Transmodal Logistika Intermodalari buruzko Euskadiko VII. Foroa

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, azpimarratu du “EAEko Y trenbide-sareak dakarren aukera, garraio-azpiegiturak eta salgaien mugimendua garatzeko, batez ere, Vitoria-Gasteizko Forondako aireportua zein Arasur eta Jundizko plataforma logistikoak”. Arabako Merkataritza eta Industria Ganberan izan den Logistika Intermodalaren EAEko VII. Transmodal Foroan eman duen hitzaldian, Oregik nabarmendu ditu “sare berriaren emaitza positiboak, sare horri esker, Irun/Behobia mugako bide-zabaleren haustura kenduko baita eta ohiko sareko trenbide-trafikoetarako ildoak liberatuko baitira”.

Bilboko Portuko Agintaritzaren presidente Asier Atutxarekin, Arabako diputatu nagusi Javier de Andrésekin eta Merkataritza Ganberako presidente Gregorio Rojorekin izan da Oregi, eta Euskadiko intermodalitatea eta logistika iraunkorra sustatzen dituen Basque Country Logistics markak Europako hego-mendebaldean eskaintzen dituen abantailak nabarmendu dituzte.

 «Europako korridore atlantikoaren erdigunean daude gure portuak, aireportuak, trenbideak, autopistak eta plataforma logistikoak, ekoizpen industrialeko guneekin behar bezala lotuta eta ezagutzaren eta lan-gaitasunaren aldetik bikain prestatutako giza baliabideekin osatuta», azaldu du Ana Oregik.

 Logistika Intermodalari buruzko Euskadiko VII. Foroan beste hizlari hauek ere izan dira: Eduardo Mozo de Rosales, Luis Gabiola, Asier Axpe, Antonio Aguilar, Imanol Leza, Sandra Zárate, Vicenç Alcalde, José María Bernabéu eta Antonio Sánchez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gregorio Rojo, Javier de Andrés, Asier Atutxa, Imanol Leza, Eduardo Mozo de Rosales