Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskara ere “Don Kijote Poliglota” lanean presente

2015.eko apirilak 15

El Tobosoko Udalak (Toledo) bultzatutako proiektu honetan Iñigo Urkullu Lehendakariak, Cristina Uriarte sailburuak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko ordezkariek, Euskaltzaindiak eta euskal liburugintzan parte hartzen duten gizarte eragile nagusietako ordezkariek parte hartu dute, Cervantesen lan ezagunaren kapitulu bat euskaraz eta eskuz berridatziz

  

Euskarak El Tobosoko (Toledo) udalak bultzatutako proiektu berritzaile batean parte hartu du. Izan ere, Toledoko udalerri honek, Don Kijote Poliglota lana osatu du, Cervantesen maisulanaren (bigarren zatiaren) edizio eleanitz bat, hain zuzen ere. Gogoratu behar da lan honek 400 urte bete dituela aurten eta, hau dela eta, El Tobosoko udalak hainbat ekimen antolatu dituela ospakizun modura.

Aurkezpen ekitaldia gaur ospatu da Madrilgo Cervantes Institutuan El Tobosoko udalak antolatuta. Ekitaldian HABEko zuzendari Joseba Erkizia izan da Eusko Jaurlaritzaren ordezkari.

Jakina denez, Cervantesen maisulan hau mundu zabaleko hainbat hizkuntzatara itzuli da. Guztiak gonbidatu eta bakoitzarekin kapitulu bat osatu da. Hizkuntza bat kapitulu bat, alegia. Guztira, 44 hizkuntza izan dira orain arte bildu direnak edizio eleanitz honetan, euskara tartean dela.

Eusko Jaurlaritzak, euskal liburugintzan parte hartzen duten gizarte eragile nagusietako ordezkariek eta Euskaltzaindiak parte hartu dute proiektu honetan. Beraz, jende askoren eskua dago honen atzean. Lana banatzerakoan, aipatu beharra dago, parte hartzaile bakoitzari 33. kapituluaren (hori da euskarari tokatu zaion zatia) orrialde bat eman zaiola. Lehendakaria izan da lehen orrialdea eskuz idatzi duena eta bere atzetik etorri dira Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Joxean Muñoz, Kulturako sailburuordea, besteak beste.

Eskuz idatziriko bertsio eleanitz hau El Tobosoko udalak izango du erakusgai nahi duenarentzat. 

HABEko zuzendari Joseba Erkiziak gaur goizeko ekitaldian esan duenez, “Proiektu honetan parte hartzeko eskaria gogo handiz jaso zuen Iñigo Urkullu Lehendakariak eta bere gogo bero hori berehala helarazi zigun. Gaur aurkezten den Don Kijote Poliglota ekimenaren balorazioa ezin daiteke positiboagoa izan gure ustez”.

Eta jarraitu du: “Gaurko ekitaldia aprobetxatu nahiko nuke gure nahietako bat aipatzeko. Eta hau da, Estatuko hizkuntzetan (euskara, katalana eta galegoa) publikatzen diren maisulanak ohizkotasunez gaztelaniara ere itzultzearena. Sekulako ekarpena izango litzateke bizikidetzarako eta kulturartekotasunerako”.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ZBarnetegia
    2015.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @PatxiSaez: .

    Toledoko Tobosoko Udalak, 400. urteurrenean, «Don Kijote Poliglota» lana euskaraz eta beste 43 hizkuntzatan.

    1)http://t.…

  • @txargain
    2015.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @PatxiSaez: .

    Toledoko Tobosoko Udalak, 400. urteurrenean, «Don Kijote Poliglota» lana euskaraz eta beste 43 hizkuntzatan.

    1)http://t.…

  • @PatxiSaez
    2015.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    .

    Toledoko Tobosoko Udalak, 400. urteurrenean, «Don Kijote Poliglota» lana euskaraz eta beste 43 hizkuntzatan.

    1)http://t.co/aJxW2THYVG

    .

  • @PatxiSaez
    2015.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    .

    Toledoko Tobosolo Udalak, 400. urteurrenean, «Don Kijote Poliglota» lana euskaraz eta beste 43 hizkuntzatan.

    1)http://t.co/aJxW2Tqnx6

    .

Komunikabideek behera kargatzeko