Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Labayru Fundazioaren Plan Estrategikoaren aurkezpen ekitaldian izan da

2015.eko apirilak 16

Iñigo Urkullu lehendakariak euskara eta kultura zabaldu eta ikertzea helburu duen Labayru Fundazioaren Plan Estrategikoa aurkezteko ekitaldian hartu du parte. Lehendakariak Fundazio honek gizarteari egindako ekarpena azpimarratu du.

Bilboko BBK Aretoan izan da ekitaldia eta bertan, Jokin Gorozika, Labayruko Ikastegiko Artezkaritzako burua; Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuorde; Josune Ariztondo, Bizkaiko Kultura foru diputatu eta euskara eta euskal kultura munduko 100 bat lagun bildu dira.

Duela 35 urte hamar  gaztetik bi bakarrik ziren elebidunak; gaur aliz, %80, azaldu du Urkulluk. “Aurrera egin dugu” aipatatu du esanez bilakaera positibo hori Labayruri esker ere izan dela. 

Gaur Labayru Fundazioak aurkeztutako Plana testu “ausarta, modernoa eta aurrerakoia” da lehendakariaren aburuz eta euskera bultzattzeko hitzarmenaren bidea jarraitzea proposatzen duena. Bide honekin Jaurlaritza bat dator, gehitu du lehendakariak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)