Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2015/04/17)

2015.eko apirilak 17

Iñigo Urkullu lehendakariak legebiltzarreko taldeen ordezkariek eginiko galderei eta interpelazioei erantzun die. 

2. Galdera, Unai Urruzuno Urresti EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, ekonomiaren eta enpleguaren hazkundeari buruz

Iñigo Urkullu lehendakaria ez dator bat EH Bildu taldeak adierazitako ikuspegi negatiboarekin: «Egia da gorabeherak izango ditugula, baina egia da, halaber, 2014an Euskadi % 2,3 hazi zela eta enplegu garbia sortu zuela», azaldu du lehendakariak. 

Urkulluk ekonomiaren hazkundea ikuspegi errealista eta positibo baten arabera bultzatzearen alde egin du. «Errealitatean, industria lehiakorra da eta esportazioek gora egin dute, kontsumoak, inbertsioak eta enpleguak bezala», azpimarratu du.

3. Galdera, Idoia Mendia Cueva Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lan-pobreziari buruz

«Krisia hasi zenetik, enplegua sortu da lehenengo aldiz», berretsi du lehendakariak, Euskadik krisitik irteteko bidea hasi duen froga dela nabarmenduz.  

Espainiako Ikerketa Zientifikoen Zentro Gorenak egindako Krisiaren Atlasa ikerlana aipatu du Urkulluk, Euskadiren sendotasun ekonomiko zein soziala egiaztatzen dituena: «Euskadi izan da krisiak arinen kolpatu duen eskualdea», ondorioztatu du. Lehendakariak berretsi du bere gobernuak gizarte-kohesioa, osasuneko oinarrizko zerbitzuak, hezkuntza eta egoera ahulenean dauden pertsonen babesa bermatzen jarraitzeko asmoa duela.  

4. Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, euskal industrien ekoizpenaren eboluzioan izandako atzerakadari buruz. 

Aurreikuspen ekonomikoak egiteko garaian, Eusko Jaurlaritzak «zuhurtziaz» jokatu ohi du; izan ere, lehendakariaren esanetan, «denbora eta lana beharko baita krisitik irteteko».  Lehendakariak Estatukoaz bestelako eredu produktiboaren alde egin du, industrian oinarriturikoa defendatuz. Industriak, hala, «bilakaera positiboa izan du eta aurten aurreikusitako % 1,8ko hazkundea izan dezake». 

13. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bake eta Bizikidetzako idazkariak terrorismoagatik kondenatutako batekin izandako elkarrizketari buruz.

«Elkarrizketaren xedea ez zen konpromisoak eskaintzea, ezta hartzea ere», baizik eta «jakinarazi eta entzutea», erantzun du Iñigo Urkullu lehendakariak. 

Estatu demokratiko orotan, preso bati bisita egitea gauza zeharo normala da, legezkoa, Urkulluren arabera, izan ere, «normala ez dena ez hitz egitea da». «Elkarrizketak berez ez du arazorik konponduko, baina konponbidea errazten du». Elkarrizketen garrantziaren adibideak eskaini ditu, Iran, Kolonbia eta Kuba aipatuta. «Gure gizartea ere elkarrizketaren premian da», defendatu du Urkullu lehendakariak. 

10. Interpelazioa, Hasier Arraiz Barbadillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kataluniako indar politiko nagusiek Kataluniako Estatua sortzeko adostu duten ibilbide-orriaren aurrean lehendakariak duen jarrerari buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak gogora ekarri du EH Bildu taldeko bozeramaile Hasier Arraizek Politika Orokorreko Osoko Bilkuran bakeari eta bizikidetzari eta autogobernuan sakontzeari buruz esandakoa: «Mugitu egingo gara».

«Herri guztiek dute historia, gu ere ez gara hutsetik hasiko, eta horren adibide da Legebiltzarreko Autogobernuaren ponentzia», azaldu du Lehendakariak. Autogobernuaren hobekuntzan aurrera egiteko oinarria atxikimendu maila desberdineko euskaldunen arteko akordioa lortzea da. «Aro berri bati ekiteko aukera dugu, Espainiako estatuko nazio aniztasuna gauzatzeko», ziurtatu du Urkulluk. 

Hori dela eta, lehendakariak dei egin dio ezker abertzaleari mugitu dadin eta onar dezan egindako lana, alderdi politiko guztien arteko akordioa lortzeko lan egiteaz gain. 

14. Galdera, Rodolfo Ares Taboada Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2013-2016 Bake eta Bizikidetza Planaren gauzatzeari buruz.

Urkullu lehendakariak erantzun duenez, Bake eta Bizikidetza Planean konpromisoa hartutako ekimenetatik 18 jarri dira abian, aurreikusitako gogobetetze-maila lortuz. Jaurlaritzak, alabaina, zailtasunik handienak jokaleku politikoan dauzka. Hori dela eta, iraganari buruzko autokritika-prozesuak sustatzeko ekimen berri bat planteatu du. 

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Preguntas y respuestas durante el pleno de control a @Gob_eus en el Parlamento vasco http://t.co/kYCdOja15v

  • @anamarti4
    2015.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Preguntas y respuestas durante el pleno de control a @Gob_eus en el Parlamento vasco http://t.co/kYCdOja15v

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Preguntas y respuestas durante el pleno de control a @Gob_eus en el Parlamento vasco http://t.co/kYCdOja15v

  • @iurkullu
    2015.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    Preguntas y respuestas durante el pleno de control a @Gob_eus en el Parlamento vasco http://t.co/kYCdOja15v

  • ana
    2015.eko apirilak 17

    pues me alegro mucho @iurkullu estaba preocupada de usd , me ha gustado el pleno como he podido verle a ratos

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)