Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Iturrioz: «Euskadik airearen kalitatea kontrolatzeko sare hobea izango du, Basaurin ezarritako zaintza-estazio berriari esker»

2015.eko apirilak 15

Euskadiko airearen kalitatea kontrolatzeko sareak kabina berri bat edukiko du Basaurin (Bizkaia) zaintza-estazio berria instalatu ondoren. Unitate berria udalerriko Ixatxak/Pinceles parkean kokatuko da eta, haren bidez, bertako eta inguruko herrietako airearen kalitatearen kontrola handiagoa izango da.

Kabina berri hori kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoak 52 neurketa-puntu edukiko ditu guztira. Horiez gain, sareak sei unitate mugikor ere baditu.

Airearen kalitatea kontrolatzeko sarea optimizatzeko eta modernizatzeko helburuz, Eusko Jaurlaritzak hura birdiseinatzeari ekin zion 2013. urtearen hasieran. Egitura berria airearen kalitateari buruzko azken dekretuari egokitu zaio, EAEko lurraldea zortzi eremutan mugarriztatzea xedatzen duena: Enkarterri-Goi Nerbioi; Behe Nerbioi; Kostaldea; Donostialdea; Ibaizabal-Debagoiena; Goierri; Arabako lautada eta Euskadi-Erribera.

Neurketa-ekipamenduek airearen kutsadura denbora errealean erregistratu eta sarearen zentralera bidaltzen dute, bertan aztertu, balioztatu eta haren kalitate-tasak argitaratzen dituzte Eusko Jaurlaritzaren webgunean, era argian eta edonork ulertzeko moduan.

Informazio eguneratua

Eusko Jaurlaritzaren www.ingurumena.eus webguneak airearen kalitateari buruzko datu guztiak argitaratzen ditu denbora errealean, eta hura ere guztiz modernizatu dute. Webgune horren bidez hainbat eta hainbat datu deskarga daitezke –unean uneko ordutegiak zein ordutegi historikoak, esaterako–, bai eta estazioen bistaratzeak ere, GEOeuskadi ikustailearen eta datuak gailu mugikorretan jarraitzeko aplikazioen bitartez.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)