Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritza – SPRI eta Alstom enpresa Ortuellako udaletxean bildu dira

2015.eko apirilak 15

Alstom-ek Ortuellan ezarriko ditu bere instalazio berriak 

Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, Alstom enpresaren arduradunekin bilera bat egin du Ortuellako (Bizkaia) udaletxean. Alstom, energia-esparruko enpresa, industria-zentro berri bat eraikitzen hasi da udalerri horretan, eta 12 milioi euro bideratu ditu zeregin horretara. Udaletxean egindako bileran, sailburuordeaz gain, honako hauek egon dira: Sailo Nebreda alkatea; Alex Arriola, SPRIko zuzendaria, eta Ignacio Fernández de Aguirre, Alstom Euskadi instalazioko zuzendaria.

Sailburuordearen aburuz, egitasmo honek argi uzten du «oraindik ere badugula inbertsio berriak erakartzeko ahalmena». Tapiak azaldu du SPRIk «Invest in Basque Country» izeneko programa batekin lan egiten duela; helburua da egitasmo berriak erakartzea, baina baita horiek iraunaraztea ere. Kasu honetan, Euskadin denbora luzea daraman Alstom enpresak bere jarduera mantentzea lortu da, eta sailburuak bikaintzat jo du berri hori.

Arantxa Tapiak azaldu du egitasmoa lankidetza publiko-pribatu eta instituzionalaren fruitu dela. Tapiak balioa eman dio «balio erantsiko» manufaktura-enpresa «industrial eta produktibo» hori Ortuellan kokatu zedin bertako udaltaldeak egindako lanari. 

Energia berriztagarrietan espezializatutako zentroa 

Alstom-ek energia hidroelektrikoan diharduten bederatzi zentro ditu. Bilbokoa horietako bat da, eta taldearen erreferentzia-zentroa da sorgailu txiki eta ertainak fabrikatzeko (50 MW-ra artekoak). Ortuellako fabrika 2015 urteko amaieran inauguratuko dela aurreikusi da. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)