Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Gernika Batailoiaren omenezko ekitaldira joango da II. Mundu Gerrako Pointe-de-Graveko batailaren 70. urteurrenean

2015.eko apirilak 14

Iñigo Urkullu lehendakaria Frantziako hego-mendebaldera joango da larunbat honetan; hain zuzen ere, Vendays-Montalivet-era, han ekitaldi bat egingo baita 1945ean Point-de-Graveko batailan tropa alemaniarren aurka borrokatu ziren Gernika batailoiko gudarien omenez. Iñigo Urkullu lehendakariaz gainera, omenaldian egongo dira, halaber, Akitaniako eskualdeko prefeta, Pierre Dartout, eta Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidentea, Alain Rousset.

Gernika eta Libertad batailoien 70. urteurrenaren oroimenezko ekitaldiak Vendays-Montaliveteko Udalak eta Carnot Brigadako —bi batailoiak integratu ziren brigadako- soldadu izandako batzuek antolatu dituzte.

Lehendakaria ekitaldi nagusira joango da. Larunbatean izango da (apirilak 18), 15:00etan, Vendays-Montaliveteko Memorial de Côte 40 helbidean. Omenaldian, lehendakariak hitzaldi bat emango du. 

INFORMAZIO GEHIAGO:

1944an, erbesteratutako Eusko Jaurlaritzak, Agirre Lehendakaria buruan, gudari ohiak biltzeko eta Gernika batailoia sortzeko agindu zion Kepa Ordoki gudarien ofizial ohiari, aliatuei beren gerra ahaleginetan laguntzeko. Gernika batailoia sorturik, batailoikideak Médoc-eko guda-oinerantz abiatu ziren indar frantsesen Carnot Brigadan sartzeko.

Brigadaren helburua zen Frantziako hego-mendebaldekoPoint-de-Gravepenintsula osoa askatzea. Hango lubakietan 4.000 soldadu nazi zeuden, alemaniarren erresistentzia-poltsa gisa, Bordeleko portua blokeatzen, hiria mehatxupean jartzen eta aliatuen zuzkidura eragozten.

Borrokak 1945eko apirilaren 14an hasi ziren eta zazpi egunez iraun zuten, apirilaren 20ra arte. Bost gudari hil ziren eta 35 zauritu ziren. Bataila Point-de-Graveko tropa alemaniarrak errenditu zirenean amaitu zen. Apirilaren 22an, De Gaulle jeneralak tropak ikuskatu zituen, ikurrinari agur egin zion eta adierazi zuen «Frantziak ez duela inoiz ahaztuko euskaldunek» II. Mundu Gerran beren lurraldea askatzeko «egindako esfortzu eta sakrifizioak».

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2015.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asiste al acto de homenaje al Batallón Gernika en el 70 aniversario de los combates de la Pointe-... http://t.co/qcOZgZidSQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)