Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak lehen Enplegu Plana prestatu du Euskadiko Administrazio Orokorreko langileen zahartzearekin, desberdintasunarekin eta bitartekotasunarekin bukatzeko. (2015-04-14(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko apirilak 14

LABURPENA

Planak agerian jartzen duenez, langileen batez besteko adina 50,8 urtekoa da, langileen % 68 2030a baino lehen erretiratuko da eta bitartekotasun-tasa % 33,9 da.
Planak genero-desberdintasunak antzeman ditu: langileen artean gehiago dira emakumeak, baina kategoria profesional baxuagoko lanpostuak dituzte eta bitartekotasunak gehiago eragiten die.
Jaurlaritzak jarduera bateratua proposatu die sindikatuei pertsonala gaztetzeko, bitarteko lanpostuak deskapitalizaziorik gabe finkatzeko, genero-berdintasuna lortzeko eta lanpostuak herri-administrazio publiko berriaren premietara egokitzeko.

Gobernu-kontseiluak lehenengo Enplegu Planaren zirriborroa aztertu du gaur. Lehen aldia da Euskadin halako plan bat prestatu dela autonomia-erkidegoko Administrazio Orokorrean lanean aritzen den pertsonalaren egoera aztertzeko. Planaren helburua da Euskadiko herri-administrazioaren zerbitzu orokorretan lan egiten duen pertsonalaren egoera aztertzea4.888 langile daude, karrerako eta bitarteko funtzionarioen artean eta, azterketa hori abiapuntu harturik, administrazioaren egitura eraginkorki eta efizienteki berrantolatzeko proposamena egitea, erantzuna emateko epe motzeko / erdi-epeko hiru erronka hauei:

Pertsonala gaztetzea eta bitarteko lanpostuak finkatzea, baina aspalditik Administrazio Orokorrean lan egiten duen behin-behineko langileen deskapitalizazioa saihestuz.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea.
Lanpostuak egokitzea, herri-administrazio elektronikoaren eta teknologia berrien ondorioz sortutako premietara moldatzeko.

Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zien lehenengo Enplegu Planaren zirriborroa sindikatuei, Lakuan egindako Euskadiko Administrazio Orokorreko Mahai Sektorialaren bileran. Eusko Jaurlaritzaren helburua da sindikatuekin batera lan egitea planaren azken idazketan eta martxan jartzean, dokumentuan antzematen diren arazoak errotik mozteko.

GAUR EGUNGO RADIOGRAFIA

Dokumentuak gaur egungo 4.888 lanpostuen egoera eta postuok betetzen dituzten langileak deskribatzen ditu hasieran:

GENEROA: Euskadiko Administrazio Orokorrean, emakume gehiago dabil lanean; % 62,1 emakume, % 37,9 gizonen aldean.

GENEROA PERTSONA KOPURUA
Gizonak 1.851 (% 37,9)
Emakumeak 3.037 (% 62,1)

ADINA: Langileen batez besteko adina 50,86 urtekoa da. Buruzagitza postuak betetzen dituzten pertsonen adinari bagagozkio, batezbestekoa 54,9 urteraino goratzen da.

KATEGORIA PROFESIONALA BATEZBESTEKOA (URTEAK)
Buruzagitza postuak betetzen dituzten pertsonak 52,8
Teknikarien kidegoa 49,72
Administrarien eta laguntzaileen kidegoa 51,22
Mendekoen kidegoa 50,46

LANGILEAK BATEZBESTEKOA (URTEAK)
Bitarteko funtzionarioak 45,37
Karrerako funtzionarioak 53,61

GENEROA BATEZBESTEKOA (URTEAK)
Gizonak 51,68
Emakumeak 50,25


ERRETIROAREN ZENBATESPENA: gaur egun Administrazio Orokorrean lan egiten duten pertsonen % 68,08 2014 eta 2030 bitartean erretiratuko da. Aintzat hartzen baditugu epe horretan buruzagitza postuetarako zenbatetsi diren erretiroak, % 80,36eraino igotzen da ehuneko hori.

KATEGORIA PROFESIONALA BATEZBESTEKO ERRETIRO-DATA (URTEA)
Buruzagitza postuak betetzen dituzten pertsonak 2026
Teknikarien kidegoa 2029
Administrarien eta laguntzaileen kidegoa 2027
Mendekoen kidegoa 2028

LANGILEAK BATEZBESTEKO ERRETIRO-DATA (URTEA)
Bitarteko funtzionarioak 2033
Karrerako funtzionarioak 2025

GENEROA BATEZBESTEKO ERRETIRO-DATA (URTEA)
Gizonak 2027
Emakumeak 2028


FUNTZIONARIOAK: Euskadiko Administrazio Orokorrean lan egiten duten 4.888 langileak harturik aintzat, bitartekotasun-tasa % 33,90 inguruan kokatzen da, eta gehiago eragiten die emakumeei. Buruzagi eta teknikari lanpostuei erreparatzen badiegu, bitartekotasun-tasa % 44,06raino goratzen da.

LANGILEAK PERTSONA KOPURUA
Bitarteko funtzionarioak 1.657
Karrerako funtzionarioak 3.231

LANGILEAK BURUZAGIAK TEKNIKARIAK
Bitarteko funtzionarioak 61 903
Karrerako funtzionarioak 443 781

GENEROA BITARTEKO FUNTZIONARIOAK KARRERAKO FUNTZIONARIOAK
Gizonak 569 1.282
Emakumeak 1.088 1.949


KATEGORIA PROFESIONALA: Administrazio Orokorrean, langile gehien dituen kidego profesionala administrari eta laguntzaileena da. Generoari erreparatuz gero, teknikarien artean % 57,90 emakumeak dira; buruzagitza-postuetan, ordea, % 42,66.

KATEGORIA PROFESIONALA PERTSONA KOPURUA
Buruzagitza postuak betetzen dituzten pertsonak 504
Teknikarien kidegoa 1.684
Administrarien eta laguntzaileen kidegoa 2.196
Mendekoen kidegoa 504

KATEGORIA PROFESIONALA GIZONAK EMAKUMEAK
Buruzagitza postuak betetzen dituzten pertsonak 289 215
Teknikarien kidegoa 709 975

BERRANTOLAKETAREN LEHENTASUNEZKO HIRU HELBURUAK

Behin datuak aztertu ondoren, Enplegu Planak egiturazko berrantolaketa bat proposatzen du, lehentasunezko hiru jarduera-ardatzetan oinarritua, erantzuna emateko Euskadiko Administrazio Orokorrak epe motzean / erdi-epean heldu beharreko erronkei.

1- Pertsonala finkatzea eta gaztetzea: kontuan hartzen baditugu pertsonalaren batezbesteko adina eta epe motzera aurreikusten diren erretiro-kopuru altua, 20. hamarkada garrantzitsua izango da Euskadiko Administrazio Orokorrean kidego guztietako langileak berritzeko.. Jaurlaritzak funtsezkotzat jotzen du pertsonalaren deskapitalizazioa saihestea eta, horregatik, honako hau proposatzen du:

Lekualdatze-lehiaketa bat, hutsik dauden lanpostuak betetzeko.
Enplegua finkatzeko prozesu bereziak Administrazio Orokorrean urteak daramatzan bitarteko langileentzat. Helburua da deskapitalizazioa saihestea, ez daitezela galdu urteetan lanean ikasitako jakintzak eta hartutako trebeziak. Orobat lortu nahi da Euskadiko herri-administrazioan erregistratutako bitartekotasun-tasa altuarekin amaitzea (% 33,9 oro har; % 44 buruzagi eta teknikari postuetan).
Lan-eskaintza publikoa, aurrera egiteko Eusko Jaurlaritzak kalitateko enplegu publikoarekin duen konpromisoan.

2- Antolamendu-egituraren egokitzapena: Eusko Jaurlaritzak funtsezkotzat jotzen du gobernuaren egitura teknologia berrien eta herri-administrazio elektronikoaren ondorioz sortutako premien arabera eguneratzea eta berrantolatzea. Horretarako, egitura osatzen duten lanpostuen zerrenda eguneratzea proposatzen du.

3- Emakume eta gizonen arteko berdintasuna: Eusko Jaurlaritzak lehentasunezko ardatz gisa hartu du, halaber, txostenean agerian geratu diren desberdinkeriak saihesteko lan egitea:

Euskadiko Administrazio Orokorrean gizon baino emakume gehiago dago lanean.
Emakumeak gazteagoak dira.
Gizon baino emakume gehiago daude bitarteko postuetan.
Emakume gehiago daude administrari eta laguntzaileen kidegoan, eta gizon gehiago buruzagitza-postuetan.
Administrazio orokorrean lan egiten duten emakumeen % 60,8ak bere prestakuntza-mailaren azpitik dauden lanpostuak betetzen ditu.

PROPOSATUTAKO BESTE JARDUKETA BATZUK

Era berean, Euskadiko Administrazio Orokorreko Enplegu Planak oinarrizkotzat jotzen du aurrera egitea langile publikoen prestakuntzaren eta gogobetetzearen alorrean. Horregatik, honako hauek abiaraztea proposatu du:

Karrera horizontala ordaintzeko diseinuak: hau da, ordainsarien hobekuntza eta aitortza profesionala, lanpostuz aldatu gabe.
Lanpostu bakoitzaren premia errealetara egokitutako prestakuntza-ibilbide eta -planak.
Langile berrientzako harrera-eskuliburua;
hartara, Euskadiko Administrazio Orokorrera iristen den langileak eskura edukiko du bere lana ahalik eta modu eraginkorrenean betetzeko behar dituen informazioa, prestakuntza eta baliabideak.
Mentoring plana: ez dadin galdu erretiratzeko daudenen jakintza.
Enplegatu publikoek bere lanpostuarekin duten gogobetetze maila hobetzea: Planean, garrantzizkotzat jotzen da enplegatu publikoen gogobetetzerako langileek beren lana Eusko Jaurlaritzak herritarrekin hartutako konpromisoei erantzuten diela identifikatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau