Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
qrcode

45 euskal enpresa Gourmets Klubaren 2015eko nazioarteko aretoan partaide

2015-04-14
  • Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Politikako zuzendari Peli Manterola azokan egongo dira euskal markei sustapen eta merkaturatze ekintza honetan laguntzeko
  • Hamabi bat euskal enpresak 32 elkarrizketa izango dituzte guztira Euskadiko produktuetan interesatuta dauden nazioarteko erosleekin 
  • Berritasun moduan, aurten, Gourmet egunetan Madrileko hainbat hoteletan gosariak eskainiko dira Euskadiko kalitateko produktuekin 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak, HAZIren laguntzarekin, bultzatu egin du apirilaren 13tik 16ra bitartean Gourmets nazioarteko aretoan 45 euskal enpresak taldean parte hartzea, Euskadiko nekazaritzako eta arrantzako elikagaien industriak egiten duen lana ezagutzera emateko eta balioesteko asmoarekin.

Gourmets Aretoa delicatessen produktuen fabrikatzaileen eta kontsumitzaileen arteko elkargunea izateko filosofiarekin sortu zen, eta gaur egun Europan kalitateko gastronomiaren sektoreak duen erreferentziako ekitaldia da.

Euskal enpresen standak Madrileko  Azoka Esparruan daude (IFEMA), 2, 4 eta 6 zenbakiko pabiloietan. Hauek dira ekitaldian parte hartuko duten enpresak: 

BACALAOS ALKORTA

CONSERVAS ORTIZ S.A.

BON CAKE DESSERTS, S.L.L.

BACALAO GIRALDO, S.L.

PATATAS SAN JERONIMO, S.L.

PATES ZUBIA, S.L.

TXOGITXU, S.L.

JOSÉ ANTONIO GOYA, S.L.U

HIJOS DE JOSE SERRATS, S.A.

 

PETRITEGI SAGARDOAK 2011, S.L.

LUIS THATE, S.L.

FAMILIA MONJE AMESTOY, S.L.

AGIÑA PIPERRAK, S.L.

CONSERVAS DENTICI, S.L.

FABRICA DE LICORES VICTOR BARAÑANO, S.L.

ZUBELZU PIPARRAK, S.L.

SAGARKIDE, S.L.

ARTZAI GAZTA

BARRENETXE

EUSKABER

GARAIA

IBARLUR

LUMAGORRI

LUR-LAN BASERRITAR ELKARTEA

BASQUE MOONSHINERS, S.L.

ARABAKO TXAKOLINA, S.L.

CAFES EGUIA, S.L.

CONSERVAS ZALLO, S.A.

XAXUETA, S.L.

JAKION, S.L.

SALICA INDUSTRIA ALIMENTARIA S.A.

AÑANAKO GATZ HARANAREN FUNDAZIOA

GAÑETA TXAKOLINA

AMEZTOI ANAIAK, S.L.U.

PRECOCINADOS LANBROA, S.L.

C.R.D.O.P. – IDIAZABAL GAZTA

AROA KONTSERBAK

MAISOR

SALANORT

TALAIBERRI

EZKURTXERRI

ITSASLUR GOURMET GETARIA

BEREZIARTUA

TXAKOLI AKARREGI TXIKI

GESALAGA PRECOCINADOS S.A.

Azpimarratzekoa da 14 euskal enpresak guztira 32 elkarrizketa izango dituztela Euskadin kalitate berezia duten produktuen onurak hurbiletik ezagutzeko interesa duten nazioarteko erosleekin.

Gosariak Euskadiko kalitateko produktuekin

Apirilaren 13an eta 14an, Gourmet azokaren barruan, Silken Puerta Madrid,  Silken Puerta America eta  Sercotel Gran Hotel Conde Duque hotelek gosariak eskainiko dituzte Euskadiko kalitateko produktuekin.

Gosari horietan Euskadiko kalitateko 18 produktu egongo dira presente, besteak beste, hauek: Eusko Labeleko produktuak, eztia eta arrautzak, esaterako; Eusko Labelekin egindako produktuak, urdaiazpikoa eta urdaiazpiko egosia, esaterako; produktu ekologikoak, sagar zukua, esaterako;  Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta, eta beste produktu batzuk, esaterako, marmeladak, infusioak, teilak eta zigarrotxoak, mamia, Añanako gatza, jogurtak, etab.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)