Berriak Lehendakaritza
Eu

Aguirresarobe eta Urmenetak 2009ko Euskaldun Unibertsal Saria jaso dute

2010.eko uztailak 01

Lehendakariak banatu ditu Euskadiren irudia kanpoan proiektatzeko lanean biek izan duten meritua nabarmentzen duten sariak

Javier Aguirresarobe argazki-zuzendariak eta Mikel Urmeneta Kukuxumuxu enpresaren sortzaile eta marrazkilariak 2009ko Euskaldun Unibertsal Saria eskuratu dute gaur arratsaldean, Lehendakaritzaren egoitzan, Euskadiren irudia bere mugetatik kanpo hedatzeko egindako lanagatik. Patxi López Lehendakariak bi sariak entregatu ditu, eta biei eskertu die beren lana, “handitu egin gaituztelako” eta beren sorkuntza-lanen bidez “erakusten digutelako badirela mila forma bizia ikusteko, euskalduna izateko mila forma dauden bezala”. Mila kolore, ez ditugunak lausotzen edo uniformatzen saiatu behar, zeren pluraltasuna eta desberdintasuna baitira, hain zuzen ere, definitu eta aberasten gaituztenak” adierazi du. Lehendakariak banatu ditu Euskadiren irudia kanpoan proiektatzeko lanean biek izan duten meritua nabarmentzen duten sariak.

Patxi López Lehendakariak 2009ko Euskaldun Unibertsal Saria eman die Javier Aguirresarobe argazki-zuzendariari eta Mikel Urmeneta Kukuxumuxu enpresaren sortzaile eta marrazkilariari. Sari honen helburua da nabarmentzea Euskadiren irudia beren lanaren bidez kanpoan hedatzen lagundu duten euskal pertsonak, elkarteak edo erakundeak. Epaimahaiaren kideak euskal gizartearen ordezkariak dira, besteak beste errektoreak eta hedabideetako zuzendariak, eta oraingoan erabaki dute saria Aguirresarobe eta Urmenetari ematea Euskadiri buruz egin duten hedapenagatik, zinematografiaren eta diseinuaren alorrean gauzatutako lanen bitartez. Lehendakariak nabarmendu du “talentuaren” balioa, zeren “ez baitago hori baino nazioartekoagorik”; halaber, eskerrak eman dizkie bi sarituei beren lanaren bidez “euskaldunak handitzeagatik”. Lópezek azpimarratu duenez, beren sorkuntza-lanen bidez Aguirresarobek eta Urmenetak erakusten digute badirela mila forma bizia ikusteko, euskalduna izateko mila forma dauden bezala”. “Mila kolore, ez ditugunak lausotzen edo uniformatzen saiatu behar, zeren pluraltasuna eta desberdintasuna baitira, hain zuzen ere, definitu eta aberasten gaituztenak”, adierazi du.

Lehendakaritzaren egoitzak 2009ko Euskaldun Unibertsal Saria emateko ekitaldia hartu du gaur arratsaldean. Oraingoan, sarituak izan dira Javier Aguirresarobe argazki-zuzendaria –lan kontuengatik ezin izan da bertaratu, eta, hortaz, beraren emazteak jaso du saria- eta Mikel Urmeneta marrazkilari eta Kukuxumuxu enpresaren sortzaileak –berau Tokiotik iritsi berria da-. Lehendakariak egoera hau baliatu du sari honen “unibertsaltasuna” ikusarazteko. Lehendakariaz gain, Txomin García Euskadiko Kutxako Presidenteak ere banatu ditu sariak. Halaber, ekitaldian izan dira José Antonio Ardanza Lehendakari ohia, Juanito Oyarzabal kirolaria eta Karlos Arguiñano sukaldaria.

Eibarren jaioa (Gipuzkoa), Aguirresarobek sei Goya Sari eta 2004ko Zinematografia Sari Nazionala irabazi ditu, besteak beste, eta lanean aritu da Pilar Miró, Imanol Uribe, Montxo Armendariz, Fernando Colomo, Woody Allen, Victor Erice eta Alejandro Amenabarren filmetan.

Urmeneta, Kukuxumuxu Marrazki Lantegiaren sortzailea, Sanferminetako kamisetak diseinatzen hasi zen 1989an. Orain, beraren diseinuak 60 herrialdetan saltzen dira. Epaimahaiak nabarmendu ditu Microsoft, Medicus Mundi eta Fournier enpresekin izandako lankidetzak.

 

2 iruzkin
  • 2012.eko ekainak 28

    Al ser un premio de carácter cultural y no administrativo, se admite navarro como miembro de la cultura vasca. Esa difusa y confusa frontera entre Euskadi y Euskal Herria...

  • 2010.eko uztailak 02

    Desde cuando un navarro es vasco...!!! Se supone que este gobierno iba a acabar con eso.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria