Berriak Segurtasuna
Eu

Guztira 2.641 lagunek formalizatu dute Ertzaintzaren 25. promozioko 250 lekuen hautaprobak egiteko izen-ematea

2015.eko apirilak 13
Izena emateko epea apirilaren 23an bukatuko da, goizeko 11tan
 
Hamar egun baino ez dira geratzen izena emateko epea amaitzeko, eta dagoeneko 2.641 lagunek ordaindu dute Ertzaintzaren promozio berriaren 250 lekuetarako hautaprobak egiteko kuota. Martxoaren 18an hasi zen deialdia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oinarriak argiratu ondoren, eta ostegunean, apirilak 23, amaituko da goizeko 11:00etan. Lehen azterketa ekainaren 6an egingo dute, Bilbao Exhibition Centerren.
 
3.198 lagunek aurkeztu dute Ertzaintzaren 25. promoziorako hautaprobak egiteko eskaera, eta horietatik 2.641ek egin dute beharrezko ordainketa.

Deialdian 250 leku eskainiko dituzte, eta erdiak hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko data iraungita dute.

Izena eman dute 3.198 lagunetatik 2.365, hau da, % 64 gizonezkoak dira, eta 833, % 26, emakumezkoak.

Deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsonek apirilaren 23ko 11:00ak arte bete ditzakete izena emateko izapideak.

Hona hemen horietako batzuk: Espainiako nazionalitatea izatea, adinez nagusia izatea eta 35 urte beteta ez izatea, gizonen kasuan 1,65 metro neurtzea gutxienez eta emakumeen kasuan 1,60 metro, bigarren hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua edo lehen mailako lanbide-heziketako graduatu-titulua edo baliokidea izatea, edo gorakoko mailako tituluren bat, mediku-esklusioen koadroan ez egotea eta dolozko delituren batengatik edo besteren batengatik kondenatuta ez egotea.

Hautapen-prozedura honetan parte hartzeko eskabideak zein betekizunak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean (www.arkauteakademia.net) eskuratu ahal izango dira. Horretan, oposizioko ariketak zer hizkuntzatan (euskara edo gaztelania) egin nahi diren adierazi behar da.

Gainera, doako telefono honetara deitzeko aukera dago: 900 840 088, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara, horren gaineko informazio guztia lortzeko.

Ertzaintzaren lanpostu-deialdi honetan, nabarmentzekoa da oposizioa gainditu baina lanposturik lortu ez dutenek aukera izango dutela bitarteko udaltzainen zerrendan izena emateko, hala eskatuz gero. Prestakuntza-ikastaroa amaitzean, aipatutako lan-poltsa horretan sartuko dira eta urte-sasoiko lanpostu hutsak bete ahalko dituzte euskal udalerrietan.

Lehen azterketa ekainaren 6an egingo dute, Bilbao Exhibition Centerren.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlexOsg
    2015.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    2.641 inscripciones para las pruebas de acceso a las 250 plazas de la Ertzaintza. Vía http://t.co/22dmRPMVJi http://t.co/m7GQ0wX65F

  • @rgartzia
    2015.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    Guztira 2.641 lagunek formalizatu dute #Ertzaintza-ren 25. promozioko 250 lekuen hautaprobak egiteko izen-ematea http://t.co/QXkc9kdZGX

Komunikabideek behera kargatzeko