Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria autogobernua sakontzearen eta Europara egokitzearen alde agertu da

2015.eko apirilak 13

Iñigo Urkullu lehendakariak «Europako eraikuntza nazionaleko prozesuari begiratzen dion» autogobernuaren sakontzea defendatu du. Lehendakariak haren berritzea proposatu du «elkarrizketa, negoziazio, akordio instituzional eta berrespen»eko metodoari jarraiki. Radio Nacional – RNE irratian egindako elkarrizketan egin du proposamen hori; halaber, Autonomia Estatutua 35 urtez «urratu eta edukiz hustu» dutela ekarri du gogora Urkulluk, eta horrek Estatu-eredua zalantzan jartzera eraman duela. 

Estatu-ereduaren gaia beste askorekin batera agertu diote Espainiako presidente Mariano Rajoyri baino ez dute erantzunik jaso irailaren 15eko azken bileraz geroztik. Agertutako gaien artean, halaber, bakea eta elkarbizitza sendotzen elkarlanean aritu beharra ere bazegoen, Urkulluren iritziz ez baita aski «koexistitzea». 

Lehendakariak Espainiako Gobernuari eskatu dio Konstituzioa betetzeko, hau da, presoak birgizarteratzeko ezarritako helburua betetzeko. Bide horixe hartu du Urkulluk Hitzeman eta Zuzenbidean programak proposatzeko. Bide horiek gizarteratzeko banako eta legezko prozesuak bultzatzen dituzte, azaldu duen moduan.

Lehendakariaren iritziz espetxe-arloan urratsak eman behar dira eta, aldi berean, eragindako kalte bidegabea onartzeko eskatu dio Ezker Abertzaleari Legebiltzarrean Bakegintza eta Bizikidetzarako Batzordea berrabiarazteko eta bertan PSEk eta PPk ere parte har dezaten.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2015.eko apirilak 14

    pues me alegro mucho animo @iurkullu para que veas que defiendo a carlos fitz - james stuart en twinter , estoy a su lado animo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)