Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

" Klima aldaketaren aurkako ekintza, lurraldez lurralde "

2015.eko apirilak 12

Philippe   Couillard, Quebec-eko Premier-a; Iñigo Urkullu, Euskadiko Lehendakaria;

Jay Weatherill, Hego Australiako Premier-a

Estatu Batuetatik Europar Batasunera, taxubidean dago klima-aldaketaren eraginei aurre egiteko akordio global berri bat, bide duela Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuetako Hitzarmen Esparruan aurkeztuko den berotegi efektuko gas-isuriak murrizteko plana. Estatu Batuak lehenetarikoak izan dira ekintza horretan engaiatzen, borondate-erakusgarri sendoa emanez. Espero da datozen egunotan beste hainbat herrialdek ere ekimenarekin bat egitea: esaterako, Txina eta India.

Planoi «INDC» esaten zaie —hau da, «maila nazionalera bideratutako ekarpenak», ingelesezko siglengatik—, eta, oro har, ahalegin bateratu bat irudikatzen dute; hain zuzen, karbono gutxiko etorkizun oparo batean inbertitzeko, mundu osoak egiten duen ahalegina.

The Climate Group taldeko estatu eta lurraldeetako presidentekide garen heinean, gaur dei egiten diegu nazioetako gobernuen buruei, gurekin bat egin dezaten ahalegin asmo handiko honetan. Eskaera hori egiten diegu gobernuen buruei, zuzena delakoan, eta egingarria dela jakinik.

Zuzena delakoan gaude, zeren eta, estatu- eta lurralde-gobernuen buru garen heinean, eta geure klima-plan berezkoak ezartzearen arduradun, ondo ikasi baitugu betebehar nahiz abagune dela klima-aldaketaren aurkako borroka. Betebeharra, klima-aldaketak gure egunerokotasunean eragiten duelako; abagunea, garapen jasangarria sustatzeak lanpostu berriak sortzen dituelako: teknologia garbi eta askotarikotutako lanpostuak, berdeagoak, ekonomia erresilienteen mesedegarri.

Ondo dakigu posible dela, horretantxe baitihardugu. Gure lurraldeetan, berotegi efektuko gas isuriak murriztu ditugu, 1990ko mailetaraino, eta baita azpitik ere. Zeregin horretan hasi ginenetik, gure ekonomien tamaina bikoiztu dugu, hein batean, gure gobernuek hartutako politika berritzaileen eraginez.

Estrategia

Klima-aldaketaren aurkako ekintzei bagagozkio, Quebec-eko gobernuaren estrategia berotegi efektuko gasen isurien % 85 barruan hartuko duen karbono-merkatua da. 2014ko urtarrilaren 1ean, Kaliforniako estatuari lotu zion Quebec-ek bere karbono-merkatua, Iparramerikako akordio handi eta garrantzizkoena eratuz. Ondorioz, Kalifornian sortutako isuri-unitateen salmentagatiko diru-sarrerak Quebec-eko Funts Berdean sartzen dira, eta, hala ordaindurik, berriz inbertitzen dira BEG isuriak are gehiago murriztera eta Quebec-eko biztanleak klima-aldaketaren eraginetara egokitzen laguntzera bideratutako ekimenetan. Quebec-ek 3.3 milioi dolar kanadar baino gehiago inbertituko ditu 2020ra begira helburu hori lortzeko, eta horrek hazten lagunduko dio Quebec-eko ekonomiari.

Euskadik Tokiko Agenda 21 programa ezarri zuen bere garaian; tokiko jasangarritasun-planen sorkuntza sustatzeko diseinatutako programa. 2

 

Ekimenaren ondorioz, euskal udalerri gehien-gehienek halako planak beretu dituzte, eta programak 25.000 egitasmo baino gehiago hartzen ditu, mugikortasunaren, hondakinen kudeaketaren eta ekonomia-garapenaren gisako esparruetan. Tokiko planoi esker, garapen iraunkorra sustatzen da, udalerrien artean ezagutza trukatzen baita, eta, horrela, aurrerabide handiago baterako oinarriak ezartzen.

Hego Australiak, bere aldetik, Australiako arau-esparru mesedegarriena garatu du energia berriztagarrietan inbertitzeko. Hori dela-eta, aukera izan du energia berriztagarrien kuota goratzeko energia-sorrerari dagokionez; 2003an, ia-ia zero izatetik, gaur egun, ia-ia % 40 izateraino. Aldaketa horren ondorioz, beheranzko presioa eragin dute elektrizitatearen handizkako prezioetan, eta energia berriztagarrien kostua konpentsatu da. Hego Australiaren epe motzeko helburu bat da hori, den-dena, kontsumitzaileen onuragarri. Halaber, ekimenak energia-industria berrien buruan kokatu du Hego Australia. Gaur egun, Hego Australian, estatuari dagokio herrialdeak energia eolikoa sortzeko duen gaitasun operatiboaren % 40 baino gehiago. Orobat, eguzki-energiaren sartze-maila altuenetakoa du herrialdeak: ezin ahaztu, etxebizitzen % 25ak duela sistema fotovoltaiko bat.

Etorkizuna

Orain geroari begiratzen diogu. Aurrea hartu dugu, eta lanean dihardugu isuriak murrizteko: % 20 2020 urterako Euskadin eta Quebec-en, eta % 60 2050 urterako Hego Australian. Nolanahi ere, kideak behar ditugu estatu eta nazio-mailan. Gure herrialde eta lurraldeetan, enpresek konpromiso politiko mardulak behar dituzte, karbono baxuko ekonomia batean inbertitzeko mesedegarri izango direnak.

Gobernuek hainbat ere gehiago lor dezakete, bakarrik baino, batera egiten badute lan. Beraz, NBk abendurako Parisen antolatu duen Klima Aldaketari buruzko Konferentziarako prestatzen ari garela, adore eman nahi diegu nazioarteko buruei, etsi gabe, gurekin bat egin dezaten klima-aldaketaren aurkako borrokaren abangoardian, eskualdeetako nola herrialdeetako gobernuen lidergoa baliatuko duten asmo handiko planak aurkezten, hartara, berotegi efektuko gas isurien murrizketa premiazkoak lortzeko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @XabiGV
    2015.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Copresidentes de @ClimateGroup promueven la presentación de “planes ambiciosos” para la reducción de GEI's #Klima2050 http://

Komunikabideek behera kargatzeko